20120724

Marx: "Zeta-harrak beldarraren mantenua irabazteko irungo balu, benetako soldatapeko langilea izango zen"


Karl Marxen SOLDATAPEKO LANA ETA KAPITALA-ren pasarte bat

Bizitzeko egiten du lan. Langileak ez du lana bere bizitzaren parte denik uste: betez ere bere bizitzaren sakrifizio bat dela uste du. Hirugarren bati ematen dion merkantzia bat da. Horregatik bere jardueraren produktua ez da jarduera horren helburua. Langileak beretzat ekoizten duena ez da ehuntzen duen zeta ezta meatzetik ateratzen duen urrea, ezta eraikitzen duen jauregia. Beretzat ekoizten duena soldata da; eta zeta, urrea eta jauregia bizibide kopuru jakin batean bihurtzen dira beretzat, agian kotoizko jaka bat, kobrezko txanpon batzuk eta gela bat sotoan. Eta hamabi orduz ehuten,  iruten, zulatzen, torneatzen, eraikitzen, aitzurtzen, harriak txikitzen, zamatzen, eta abar egiten duen langilearentzat; ehuten, iruten, zulatzen, tornatzen, eraikitzen, aitzurtzen eta harriak txikitzen hamabi orduz jarduten denarentzat bere bizitzaren adierazpena da, bere bizitza bera? Alderantziz. Berarentzat bizitza hasten da jarduera horiek amaitzen direnean, bere etxeko mahaian, tabernako jarlekuan, ohean. Hamabi orduko lanak ez du bat ere zentzurik ehuteari, iruteari, zulatzeari, eta abarri dagokionez, ez bada mahaian edo tabernako jarlekuan esertzea eta ohean etzatea ahalbidetzen dion dirua irabazteko ez bada. Zeta-harrak beldarraren mantenua irabazteko irungo balu, benetako soldatapeko langilea izango zen. Lan-indarra ez da beti merkantzia bat izan. Lana ez da beti izan soldatapeko lana, hots, lan askea. Esklaboak ez zion saltzen bere lan-indarra esklabistari, idiak nekazariari bere lana saltzen ez dion bezala. Esklaboa saldua izaten da behin-betiko, bere lan-indarrarekin, bere jabeari. Jabe baten eskutatik beste baten eskuetara pasa daitekeen merkantzia bat da. Bera merkantzia bat da, baina bere lan-indarra ez da bere merkantzia bat. Jopuak bere lan-indarraren zati bat baino ez du saltzen. Ez du berak soldata bat jasotzen lurraren jabearen eskutatik; alderantziz, honek, lurraren jabeak, harengandik zerga bat jasotzen du.

[…] Aldiz, langile askea bere burua saltzen du, eta, gainera, zatitan saltzen da. Bere bizitzaren 8, 10, 12, 15 ordu saltzen ditu eguneko, egunez egun,  eskaintzarik onena egiten duenari, lehengaien, lanabesen eta bizibideen jabeari; kapitalistari, alegia.

Kal MARX (Soldatapeko lana eta kapitala)

Itzulpena: leninisme.blogspot

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.