 |
| ETA(m) |
ZERGATIK DAUDE MARXISTAK TERRORISMO INDIBIDUALAREN AURKA?
(L. Trotsky)
Gure klase etsaiak gure terrorismoaz kexu izan ohi dira. Hori nola ulertzen
duten ez dago oso argi. Klase etsaiaren aurkako proletalgoaren edozein ekintza
terroristatzat jo nahiko lukete. Beraien ustez grebak jarduera terrorista
inportanteenak dira. Greba mehatxu bat, piketeen antolakuntza, patroi
esklabista bat boikotatzea, gurekin militatu duen traidore bat moralki
boikotatzea —hori guztia terrorismoa omen da. Klase etsaia kaltetzen edo
ikaratzen duen edozein ekintza horrela kontsideratzen badugu, orduan, noski,
klase borroka guztia terrorismoa baino ez da. Eta orduan bakarrik faltako
litzateke jakitea politikari burgesek beren sumindura eta negar morala uholdeka
isurtzeko eskubidea duten jakinda bereien Estatua, beraien legeak, beraien
polizia eta beraien armada terrore kapitalista erabiltzeko aparatu bat besterik
ez dela!
 |
| ETA |
Baina zehaztu behar da terrorismoa aurpegiratzen digutenean saiatzen direla
—ez beti kontzienteki— hitz horri zentzu literalago bat ematen, zeharkakoagoa.
Hitz hori zentzu zehatzean hartuz gero, langileek makinak hondatzea, adibidez,
terrorismoa izango litzateke. Enpresaburu bat hiltzea, lantegi bati su
ematearen mehatxua edo bere jabea hiltzearen mehatxua, gobernuko ministro bat,
pistola eskuan, hiltzen saiatzea —ekintza horiek berez jarduera terroristak
dira bere zentzu oso eta errealean. Dena den, nazioarteko sozialdemokraziaren [
marxisten] benetako izaeraren ezagutza
duenak jakin beharko luke beti, erarik tinkoenean, terrorismo mota hori
arbuiatu dela.
Zergatik?
Terrorismoa egitea greba mehatxu baten bidez, edo greba bat antolatzea,
industria-sektoreko langileek soilik egin dezaketen zerbait da. Greba baten
esanahi soziala zuzenean bi faktoreren menpe dago. Lehenengoa: Eragiten dion
enpresaren edo industria-adarraren inportantzia. Bigarrena: Parte hartzen duten
langileen antolakuntza maila, diziplina eta borrokarako gogoa. Horrek bai greba
politikoetarako bai greba ekonomikoetarako hartu behar da kontuan. Gaur egungo
gizartean proletalgoak duen eginkizun produktibotik zuzenean ondorioztatzen den
borroka bidea da.
TERRORISMO INDIBIDUALAK
MASEN PAPERA MESPRETXATZEN DU
Sistema kapitalistak superestruktura
parlamentario bat behar du garatzeko. Baina ezin du gaur egungo proletalgoa
ghetto batean giltzapetu, lehenago ala beranduago utzi behar die langileei
parlamentuan parte hartzen. Hauteskunde guztietan proletalgoaren masa izaera
eta bere heldutasun politikoaren maila agerian geratzen da —bi “quantum”
horiek, beste behin ere, langileen rol sozialak ezartzen du, hau da, batez ere
bere eginkizun produktiboak.
 |
| INLA |
Greba batean, hauteskundeetan bezala, borrokaren metodoa, helburua eta
emaitzak proletalgoak klase bezala duen rol sozialaren eta indarraren menpe
dago. Soilik langileek antola dezakete greba bat. Lantegi batek porrotera
eraman dituen artisauak, fabrika batek kutsatu dituen uren kaltedunak diren
nekazariak, edo harrapaketarako prest den lumpenproletarioak makinak hautsi
ditzakete, lantegiari su eman edo bere jabea hil.
Soilik langile-klasea, kontzientea eta antolatua, bidali dezake giza talde
handi baten ordezkaritza bat parlamentura proletalgoaren defentsarako. Aldiz,
pertsonaia ofizial bat kalean hiltzeko ez da beharrezkoa masa antolatuen babesa
izatea. Lehergaiak egiteko formula denen eskura dago eta edonork lor dezake
Browning bat. Lehenengo kasuan erregimen sozialaren izaeran dute sorburu
borroka sozial horren metodoak eta bideak; bigarrenean erabat mekanikoa den
erantzun bat da, berdina edonon —bai Txinan bai Frantzian—, oso txundigarria
itxuraz (hildakoak, leherketak, eta abar) baina guztiz antzua sistema sozialari
dagokionez.
Greba bat, naiz-eta inportantzia gutxikoa izan, eragin sozialak ditu:
langileak euren buruan duten konfiantza areagotzen da, sindikatuak indartzen
dira, eta, sarri, produkzio-teknologian hobekuntzak eragin ditu. Atentatu
terrorista batek, naiz-eta ondo atera, klase menperatzailean nahasmena eragitea
egoera politiko zehatzaren egoeraren araberakoa da. Baina hala eta guztiz ere,
nahasmen hori laburra da beti; estatu kapitalista ez da oinarritzen
gobernuko ministroetan eta ezin da suntsitua
izan beraiekin batera. Zerbitzatzen dituen klaseek beti aurkituko dute
ordezkoren bat; makinaria bere horretan jarraituko du eta martxan segituko du.
Baina atentatu terrorista batek langileriarengan sortzen duen nahastea
sakonagoa da. Helburua lortzeko aski baldi bada errebolber batekin armatzea,
zertarako klase borrokaren esfortzua?
Bolbora pittin batekin eta berun pixka batekin etsaiaren lepoa zulatu eta
hiltzeko aski baldin bada, zertarako behar da klase antolakuntza? Goi mailako
pertsonaiak izutzeko bonben danbatekoaz baliatzea zentzua baldin badu,
beharrezkoa al da alderdi bat? Zertarako mitinak, masen agitazioa,
hauteskundeak, parlamentuaren galeriatik ministroen eserlekuak erraz ikustatu
badaitezke?
Gure ustez banakako terrorea onartezina da hain zuzen ere masen papera
gutxiarazten duelako euren kontzientzian, euren ezintasunean etsitzen direlako
eta heroi mendekatzaile eta askatzaile bat bilatzera bultzatzen dituelako,
egunen batean etorri eta bere misioa burutuko duena. “Ekintza bidezko
propagandaren” profeta anarkistek ekintza terroristek masen artean duten eragin
bizigarri eta suspergarriei buruzko guztia mantendu dezakete. Gogoeta teorikoak
eta esperientzia politikoak guztiz aurkakoa gertatzen dela frogatzen du.
Ekintza terroristak gero eta “eraginkorragoa” izan eta zirrara gehiago
sorrarazi, orduan eta gehiago mugatzen da masen interesa beren
auto-antolakuntzan eta auto-hezkuntzan.
Baina nahasmena kea bezala desagertzen da, izua desagertzen da, ministro
berri batek hildakoaren lekua hartzen du, bizitza bere egunerokotasunera
itzultzen da eta esplotazio kapitalistaren gurpila lehen bezala bira egiten du;
soilik errepresio poliziala basatiagoa bihurtzen da, bere buruarengan ziurtasun
gehiagorekin, lizunkoiago. Eta, ondorioz, artifizialki sortutako esperantza eta
asaldura desilusioak eta geldotasunak ordezkatzen du.
Erreakzioaren ahalegina grebak eta langileen masa mugimendua geldiarazteko
orokorrean beti amaitu dira, edonon, porrotarekin. Gizarte kapitalistak
proletalgo gogotsu, eraginkor eta azkar bat behar du; horregatik ezin du
denbora luzez lotuta mantendu. Aldiz,
ekintzaren
aldeko propaganda anarkista agerian jarri du behin-eta-berriro Estatua askoz
oparoagoa dela suntsiketa fisiko eta errepresio mekanikoen bitartekoei
dagokionez talde terroristak baino.
Hori egia baldin bada, zer gertatzen da iraultzarekin? Ezinezkoa ote da,
beraz, ezarritako erregimena dela-eta? Inola ere ez. Iraultza ez da bitarteko
mekanikoen batura soil bat. Iraultza bakarrik gertatuko da klase borrokaren
areagotzearen ondorioz, eta bere garaipenerako berme bakarra proletalgoaren
funtzio sozialean datza.
Masen greba
politikoa, altxamendu armatua, Estatuaren boterearen konkista —hori guztia produkzioak
erdietsi duen garapen mailaren, klase indarren lerrokatzearen, proletalgoaren
pisu sozialaren, eta azkenik, armadaren osaketaren menpe dago, garai
iraultzaileetan indar armatuek Estatuaren boterearen zoria erabakitzen duen
faktorea delako.
Sozialdemokrazia [
marxismoa] aski
errealista da gaurko baldintza historikoetatik garatzen den iraultza ez
saihesten ahalegintzeko; alderantziz, begiak ongi irekiak dituelarik bere gain
hartzen du. Baina anarkistak ez bezala, eta beraiei kontrajarririk,
sozialdemokrazia [
marxismoa]
proletalgoaren indar iraultzaile eskasa prozedura kimikoen ordez gizartearen
garapena artifizialki behartzea helburu duen metodo eta bide guztiak arbuiatzen
ditu.
 |
| "1º de maio - Presos-as á rúa - son comunistas e non terroristas" |
Borroka politikorako bitartekoaren kategoriara sustatua izan baino lehenago,
terrorismoa mendeku indibidualerako ekintza gisa agertu zen. Horrela izan zen
Errusian, terrorismoaren sorterri klasikoa. Zenbait preso politikok jasan zuten
zigorrek Vera Zasulitx mundu guztiak zuen sumindura sentimendua
Trepov jenerala erailtzen saiatuz adieraztera
bultzatu zuen. Bere jarraibidea masa oinarririk ez zuten
intelligentsia iraultzailearen taldeen artean imitatu zuten. Eta
mendeku ekintza buruarin bat bezala hasi zena benetako sistema bat bihurtu arte
garatu zen 1879-1881 artean. Anarkistek Europa Mendebalean eta Iparramerikan
burututako erailketa-boladek beti gobernuak egindako ankerkeriaren bati
(grebalarien aurka tiro egiteari edo oposizioko politikariak exekutatzeari)
erantzuten zioten. Terrorismoaren kausa psikologiko nabarmenena ihesbide bat
bilatzen duen mendeku sentimendu bat izan da beti.
Ez da beharrezkoa errepikatzea sozialdemokraziak [
marxismoak] ez duela inongo antzekotasunik atentatu bakoitzaren
ondoren giza bizitzaren “balio absolutuaz” adierazpenak egiten dituzten
moralista salgarri guzti horiekin. Pertsona horiek berak, beste egoera
batzuetan eta beste balio absolutu batzuen izenean —nazioaren ohorea edo
monarkaren sona, esate baterako— prest daude milioika lagun gerraren infernura
bidaltzeko. Gaur beren heroi nazionala jabetza pribatuaren eskubide sakratua
aldarrikatzen duen ministroa da, eta bihar, langileen esku etsitua ukabil
batean ixten denean edo arma bat altxatzen dutenean, indarkeria modu ororen onartezintasunaren
aurka era guztietako kirtenkeriak esango dituzte.
Esan dezatela nahi dutena moralaren eunuko eta fariseuek, mendeku
sentimendua zilegia da oso, eta langile-klasearen hardura morala da ez
begiratzea bizi garen mundurik hoberena den hau modu axolagabe eta pasiboan.
Sozialdemokraziaren [
marxismoaren]
lana ez datza proletalgoaren asegabeko mendeku gosea lasaitzean, baizik-eta
geroz eta gehiago areagotzean,
sakontzean eta injustizia eta giza
maltzurkeria ororen benetako kausen aurka zuzentzean.
Atentatu terroristen aurka baldin bagaude mendeku indibidualek asetzen ez
gaituztelako da. Sistema kapitalistari
pasa
behar diogun fakturaren ordaina garestiegia da ‘ministro’ izena duen edozein
funtzionarik kitatu ahal izateko. Gizateriaren aurkako krimen guztiak eta giza
gorputz eta gogoak pairatzen dituen duineztasunak ikusten ikasi behar da, gaur
egungo sistema sozialaren ondorio eta espresio desitxuratu guztiak bezala, gure
indar guztia elkartzeko bere aurka borrokatzeko. Hori da mendeku gose biziak
hartu behar duen norabidea bere asetze moral handiena erdiesteko.
—L. TROTSKY, Zergatik daude marxistak terrorismo indibidualaren aurka? (1911ko
azaroa, Der Kampf)
 |
| PKK, Kurdistango Langileen Alderdia |
 |
| Trotsky, Langile eta Nekazarien Armada Gorriaren sortzailea |
 |
Iraultza Boltxebikea: Milizia proletarioa
|