![]() |
| Terrore gorria Errusian: Milizia proletarioa |
![]() |
| Irlandako gatazka |
Gure klase etsaiak gure terrorismoaz kexu izan ohi dira. Hori nola ulertzen duten ez dago oso argi. Klase etsaiaren aurkako proletalgoaren edozein ekintza terroristatzat jo nahiko lukete. Beraien ustez grebak jarduera terrorista inportanteenak dira. Greba mehatxu bat, piketeen antolakuntza, patroi esklabista bat boikotatzea, gurekin militatu duen traidore bat moralki boikotatzea —hori guztia terrorismoa omen da. Klase etsaia kaltetzen edo ikaratzen duen edozein ekintza horrela kontsideratzen badugu, orduan, noski, klase borroka guztia terrorismoa baino ez da. Eta orduan bakarrik faltako litzateke jakitea politikari burgesek beren sumindura eta negar morala uholdeka isurtzeko eskubidea duten jakinda bereien Estatua, beraien legeak, beraien polizia eta beraien armada terrore kapitalista erabiltzeko aparatu bat besterik ez dela!
![]() |
| Trotsky: Terrore iraultzailearen antolatzailea |
Hitz hori zentzu zehatzean hartuz gero, langileek makinak hondatzea, adibidez, terrorismoa izango litzateke. Enpresaburu bat hiltzea, lantegi bati su ematearen mehatxua edo bere jabea hiltzearen mehatxua, gobernuko ministro bat, pistola eskuan, hiltzen saiatzea —ekintza horiek berez jarduera terroristak dira bere zentzu oso eta errealean. Dena den, nazioarteko sozialdemokraziaren [marxisten] benetako izaeraren ezagutza duenak jakin beharko luke beti, erarik tinkoenean, terrorismo mota hori arbuiatu dela.
Zergatik?
Terrorismoa egitea greba mehatxu baten bidez, edo greba bat antolatzea, industria-sektoreko langileek soilik egin dezaketen zerbait da. Greba baten esanahi soziala zuzenean bi faktoreren menpe dago. Lehenengoa: Eragiten dion enpresaren edo industria-adarraren inportantzia. Bigarrena: Parte hartzen duten langileen antolakuntza maila, diziplina eta borrokarako gogoa. Horrek bai greba politikoetarako bai greba ekonomikoetarako hartu behar da kontuan. Gaur egungo gizartean proletalgoak duen eginkizun produktibotik zuzenean ondorioztatzen den borroka bidea da. […]
—L. TROTSKY,
Zergatik daude marxistak terrorismo
indibidualaren aurka? (1911ko azaroa, Der
Kampf)
![]() |
| Irlandako ICA (Arm Cathartha na hÉireann), milizia sindikala |
![]() |
| Cánovas del Castillo esklabistaren aurkako atentatu anarkista Euskal Herrian |
![]() |
| FLNC (Fronte di Liberazione Naziunale Corsu) korsikar nazionalistak |







iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.