Iturriak:
Itzultzailea: Hiromi Yoshida
 |
| Takiji Kobayashi komunista, torturapean eraila |
Takiji
Kobayashi
小林多喜二
 |
Hiromi Yoshida,
japoniar euskalduna eta itzultzailea |
Japoniako literatura proletarioa deitutakoaren idazle behinena da
Takiji Kobayashi, Japoniatik kanpo
Kanikosen, ontzi-faktoria
eleberriagatik ezagun. Obra laburreko idazlea —29 urte zituela hil zuten—,
langile klaseak eta mugimendu obrero eta komunistak 1920ko hamarkadan bizi izan
zituenak kontatzen ditu bere literaturak.
Mugimendu zapaldu eta jazarria, 1928ko martxoaren 15eko data
efemeride lazgarria da Japoniako historian. Martxoaren 15ean hasita, eta
hilabetez, milaka lagun atxilotu zituzten, torturatu eta, epaiketa luze baten
ondoren, zigor gogorrak ezarri.
Senki (
Bandera Gorria) izeneko aldizkarian
narrazioa argitaratu zuen Kobayashik atxiloketa eta tortura horiek azaltzen,
1928-03-15 izeneko kontakizunean hain zuzen ere —modu premonitorio
batez, une batean torturen eraginez hildako burkideak aipatzen ditu narrazioan—.
Hurrengo urtean, 1929an,
Kanikosen argitaratu zuen, bere eleberririk
ezagunena. Iparreko ur izoztuetan arrantzan diharduen ontzi-faktoria bateko
langileen egoera eta lanaren latza eta motina kontatzen du. Urte haietan
arrakastatsua, antzerki-lanen bat ere egin zen obran oinarrituta. Azken urteetan
berriro ere sona hartu du hala Japonian nola munduko beste zenbait tokitan.
1903an jaioa eta Merkataritza ikasketak egina, gaztetandik lotu
zitzaion mugimendu proletarioari Kobayashi. Bere jarduera politikoengatik
hainbat biderretan atxilotua, lanetik iraitzia, Japoniako Alderdi Komunistako
kide egin zen eta 1932an klandestinitatean hasi zuen bere lan politikoa
(Burkidea izeneko eleberrian kontatzen du militante komunista baten
jarduera).
Japoniako Gobernuak bere Polizia politikoaren (Tokko) bitartez
jazarria, 1933ko otsailean atxilotu zuten, eta jasandako torturen eraginez hil
zen, 1933ko otsailaren 20an.
Kanikosen eleberriak berriki bizi izan du berrargitaratzea,
baita Japoniatik kanpo ere, baina euskaraz ematen dugun
1928-03-15
kontakizunak ez. Hiromi Yoshidak ekarri du euskarara, japonieratik, beste
hizkuntzetan, ez ingelesez, ez espainolez, ez frantsesez aurki ez daitekeen
lana.