Róża Luksemburg etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Róża Luksemburg etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

20121222

Róża Luksemburg erlijioei buruz

Papistas y faxistas, puntas de lanza del anticomunismo
“[Marxismoak] erabateko kontzientzia-askatasuna eskatzen du gizabanako ororentzat, eta tolerantziarik handiena fede eta iritzi bakoitzarentzat. Baina, apaizek, pulpitua langile-klasearen aurkako borroka politikorako erabiltzen duten unetik, langileek euren eskubideen eta askapenaren etsaiak borrokatu behar ditu. Zeren esplotatzaileak defenditzen dituenak eta miseriara kondenatzen duen erregimen hau iraunarazten laguntzen duenak proletalgoaren etsai porrokatua da, sotana jantzi ala polizia-uniformea jantzi.”

—Róża Luksemburg, Sozialismoa eta elizak (1905)

20120705

Rosa Luxemburg erreformismoaz



Erreforma legegileak egitearen alde agertzen direnak, botere politikoaren konkistaren eta iraultza sozialaren bidearen ordez —eta horren aurka— errealitatean ez dute helburu berera doan bide lasaiago, ziurrago eta mantsoago bat hautatzen, helburu ezberdin bat baizik: gizarte berri baten ezarpenaren ordez, zaharraren aldaketa txepel (kuantitatibo) batzuk hautatzen dituzte.

—Rosa LUXEMBURG, Erreforma edo iraultza?
 [liburua]


“Gobernu burges baten izaera ez du ezartzen bere kideen izaera pertsonalak, baizik-eta gizarte burgesean duen funtzio organikoak. Gaur egungo estatuaren  gobernua funtsean klase menperakuntzarako erakunde bat da, bere ohiko zeregina klasean oinarritutako estatuaren esistentziarako baldintzetako bat delarik. Sozialista bat gobernuan sartuz gero, klase menperakuntza bere horretan jarraitzen du; gobernu burgesa ez da gobernu sozialista bihurtzen; aldiz, sozialista bat ministro burges bihurtzen da”
—Róża LUKSEMBURG (Dreyfus afera eta Millerand kasua)