Aleksandra Kollontai:
AZKEN ESKLABOA
![]() |
| Aleksandra Kollontai (Alderdi Boltxebikea) |
Gizaldietan
zehar, ekialdeko emakumea isilik egon da; errusiar iraultza proletarioaren
deiadar indartsua beharrezkoa izan da mendetako lozorrotik esnatzeko.
Komunismoaren, lanaren eta adiskidetasun unibertsalaren iragarpena —sexuen arteko
berdintasunarena eta elkartasun orokorrarena— ekialde urrunera iritsi da dei
erakargarri bat bezala, jendetza kolore bizi eta nabarretara iratzarriz.
Ekialdea mugitu egin da. Pobreak, satrapen eta aberatsen aurka bihotzean metatutako
gorroto guztiarekin, bandera gorrira altxatzen hasi dira, hots, denen askatasunaren,
berdintasunaren eta lanaren sinbolora. Historian lehenbiziko aldiz, eurei
zuzendutako deia entzun du Ekialdeko emakumeak —zapalduen artean zapalduenak.
Berak —ia gauza bat baino ez zena, garbiketarako osagarri bat, gailu xume eta isil
bat— komunismoaren bandera gorriak berdintasunerako eta Iraultzaren lorpen
guztien jabe izateko egiten dion deia jaso du.
Ekialdeko
emakumea, lehenbiziko aldiz mende askoren ondoren, beloa arbuiatu eta askapenaren sinbolorantz,
komunismoaren bandera gorrirantz doan jendetza iraultzailearekin elkartu da.
Sobietar
errepublikak hilabete bat betetzen duen bakoitzean, komunismoaren oinarriak
sendotzen direlarik, ekialdeko emakumeen arteko eferbeszentzia handitzen da.
Lehenbiziko aldiz, ekialdeko emakumea historian agertzen da Baku-ko Ekialdeko
Herrien Batzarrean. Populazio musulmana nagusi den Errusia sovietista osoko
lurraldeetan, ekialdeko Errepubliketan, emakumeen artean ideien lan sakon bat
gauzatzen da. Ideia sovietista desjabetu guztiak erakartzen dituen makiltxo
magiko baten antzeko zerbait da, ekialdeko arrazak besteetatik banatzen dituzten
harresiak apurtu eta sakabanaturik zeuden indarrak elkartzen dituena. Emakumeek
heziketa eskubidea eskatzen dute. Ekialdeko emakumeak heziketa publikoko sailen
inguruan elkartzen dira, beloa kenduta. Tatariarrak, persiarrak, sartarrak, sinbolo
zikin horren aurka borrokatzen dute. Teheranen, non hiriburuko lurra jada prest
den komunismoaren etorkizuneko hazia izateko, emakumeen konferentzia bat
antolatu egin da honako deiadarra duelarik: «Behera
beloa!» [...]
—Aleksandra Kollontai
(Bulletin
Communiste, 11 zenbakia, 1921eko martxoaren 17a)
Алекса́ндра Миха́йловна Коллонта́й
Emakumeak, proletalgoaren diktaduraren zutabe Lenin eta Trotskyren garaiko Errusia sovietarrean
Propaganda boltxebikea





iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.