7.-
Sozialchauvinismoa eta nazioen autodeterminazioa
Aro inperialistak eta 1914-1916ko gerrak
eragin dute chauvinismoaren eta nazionalismoaren aurka borrokatzearen eginkizuna
benetako inportantzia izatea. Autodeterminazioaren auzian bi ñabardura nagusi bereizten
dira sozialchauvinisten artean, hau da, oportunisten eta kautskiarren artean; “sorterriaren
defentsa” kontzeptua erabiltzen dutelarik gerra inperialista atzerakoia
edertzeko.
Alde batetik, burgesiaren zerbitzari aski
aitortuak ikusten ditugu, anexioak defendatzen dituztenak inperialismoa eta
kontzentrazio politikoa aurrerakoiak direla argudiatuz, eta autodeterminazio
eskubidea uko eginez, ustez utopikoa dena, ameskeriazkoa, burges-txikia eta
abar. Horien artean Cunow, Parvus eta Alemaniako ultraoportunistak topatzen
dira, fabianoen zati bat eta Ingalaterrako buruzagi sindikalak, Errusiako
oportunistak: Semkovsky, Liebman, Iurkevitx eta abar.
Bestalde, kautskiarrak ditugu, hauen
artean Vandervelde, Renaudel eta Ingalaterrako eta Frantziako bakezale asko
aurkitzen direlarik. Aurretik aipatu ditugunekin elkartzearen alde daude, eta
praktikan erabat egiten dute bat haiekin, autodeterminazio eskubidea modu
erretoriko soil eta hipokrita batean bakarrik defendatzean: “gehiegizkoa” (zu viel verlangt: Kautsky, Neue Zeit-en, 1915eko maiatzaren 21ean)
iruditzen zaie bereizketa politikorako askatasunaren aldarrikapena, nazio
zapaltzaileetako sozialisten taktika iraultzailearen beharra ez dute babesten,
alderantziz, hauen betebehar iraultzaileak ezkutatzen dituzte, hauen
oportunismoa justifikatzen dute, hauek herria engainatzea errazten dute, euren
eskubideez gabetu dituzten nazioak bere agintepean indarrez atxiloturik dituen
Estatu baten mugen arazoa saihesten dute, etab.
Bai batzuk nola besteak marxismoa
prostituitzen duten oportunistak dira, Marxek Irlandaren kasurako azaldu zuen
taktikaren esangura teorikoa eta premiatasun praktikoa ulertzeko gaitasun osoa
erabat galdu dutelarik.
Zehazki anexioei dagokienean, arazo
honek gaurkotasun berezia hartu zuen gerra zela-eta. Baina zer da anexio bat?
Erraza da iragartzea anexioen aurkako protesta, edo nazioen autodeterminazioaren
onarpenean laburbiltzen dela edota fraseologia bakezale batean oinarritzen
dela, statu quoa defendatuz eta indarkeria orori aurka eginez, baita
iraultzaileari ere. Halako fraseologia funtsean faltsua eta bateraezina da
marxismoarekin
—Lenin, Iraultza sozialista eta nazioen autodeterminazio eskubidea (1916)

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.