20130419

1916ko PAZKO ALTXAMENDUAREN OHOREZ (1)


ICA, milizia sindikala
1916ko IRLANDAR ALTXAMENDUAREN OHOREZ

(Lehenengo zatia)

James Connollyren liburua euskaraz
Duela 75 urte, 1916ko apirilaren 24ean, mila matxino baino gutxiagoko talde batek Dublingo kaleak hartu zituen, Britaniar Inperioa gerran zen bitartean, irlandar errepublika independente bat sortzeko helburua zutelarik. Irlandar Boluntarioena zen talderik handiena, Irlandar Anaitasun Errepublikarreko (IRB) konspiratzaile fenianoen eragina zuen indar burges-txiki nazionalista bat. “Pazko altxamendua” bezala ezagutua izan denaren beste partaide bat ICA Irish Citizen Army izan zen, 150 bat lagunekin, James Connolly sozialista iraultzailea euren buruzagi zelarik. ICA 1913an sortu zen langile defentsa guardia gisa eskirolei aurre egiteko, ugazabek Dublingo Lockout-a burutu zutenean. Garai hartan, James Connolly Jim Larkin-ekin batera izan zen Irish Transport & General Workers Union heroikoaren buruzagitzan.

Bost egunen ostean matxinada zapaldua izan zen, eta hurrengo bi asteetan atxilotutako buruzagiak hilarazi zituzten britaniar agintari militarrek. Horietako hamalau erail zituztenean, amaiera zela uste zen, baina Independent egunkaritik,  William Martin Murphyren, 1913an ugazaben buruzagi zenaren agerkaritik, ulu egin zen Connollyren odola eskatuz, eta maiatzaren 12an Kilmainham Gaol-en tiroz exekutatu zuten.

Leninek Pazko Altxamendua matxinada antiinperialista zilegi bat bezala defenditu zuen eta auzi nazionalean “gure ikuspuntu teorikoen ikasgai izan behar duela” aldarrikatu zuen. Karl Radek-ek “putsch” gisa deskribatzea gogorki gaitzetsi zuen:

Nous serions de piètres révolutionnaires, si, dans la grande guerre libératrice du prolétariat pour le socialisme, nous ne savions pas tirer profit de tout mouvement populaire dirigé contre tel ou tel fléau de l'impérialisme, afin d'aggraver et d'approfondir la crise. Si nous nous mettions, d'une part, à déclarer et répéter sur tous les tons que nous sommes "contre" toute oppression nationale, et, d'autre part, à qualifier de "putsch" l'insurrection héroïque de la partie la plus active et la plus éclairée de certaines classes d'une nation opprimée contre ses oppresseurs, nous nous ravalerions à un niveau de stupidité égal à celui des kautskistes.

Lenin, Bilan d'une discussion sur le droit des nations à disposer d'elles-mêmes (1916)

Leninen ustez orduan, Dublingo gertaerak gerra inperialistak zabaldutako prozesu iraultzailearen parte ziren. Sozialista izena duintasunez eramateko gai izateko Altxamendua defenditu behar zen eta honek, noski, inperialismoaren babesle sozialdemokraten aurka gogor jotzea esan nahi zuen.

In honour of the 1916 Eastern Rising (Workers Hammer 123) idatzian oinarrituan
Hilabete batzuren ondoren sovietar goldeak eta izarrak jaioko ziren
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.