![]() |
| Ni ez naiz Txema Montero |
EAEko parlamentu txotxongilorako azken hauteskundetan PPatxi Lopezi entzun genion ez zuela inolaz ere Alderdi Popularrarekin hitzarmenik sinatuko. Denok dakigu PPSOE izeneko Fronte Nazional espainiarrak gobernatu zuela Hegomendebaleko Euskal Herria.
Oraingo honetan E.H.Bildu koalizio kapitalistakoek zenbait aukera dituzte Ajuria-eneako jauregian goxo egoteko, baina hori lortzeko konturatu dira "indar metaketa" ospetsua zabalagoa behar dutela. Eta hor agertu zaigu Iker Casanova buru-argia "
Zinez eskertu behar zaio Iker Casanovari erakusten duen egiazaletasuna. Azken finean kolaborazionista bat da, baina kolaborazionista egiati bat.
Hona hemen Iker Casanova frontepopulistak utzi dituen esaldi apartak Gara-n:
"Sigo siendo partidario de que Euskal Herria Bildu proponga al PNV la conformación de un gobierno vascongado, pero ahora creo que esta propuesta no debería lanzarse tras las elecciones, sino que debería formularse de forma explícita durante la campaña electoral" [!!]
"Deberíamos apostar por un «gobierno fuerte» de coalición"...Fuerte? Estilo honetakoa?:
"Esta no debería ser una propuesta trampa destinada ser rechazada y a provocar contradicciones en las filas jelkides, sino un emplazamiento sincero para la colaboración. Por eso ha de ser realista y evitar planteamientos incompatibles con la ideología y la cultura política del PNV." [!!]
Kolaborazionista batek kolaborazioa eskaintzea ez da harritzekoa. Eta monarkiaren erregimena onartzen duenak "realista" izatea eskatzea, beste hainbeste. Hona hemen abertzale errealista gogoangarri bat:
Transversala? Josu Jon Imatz jaunaren botoa irabazi duzu!
"El PSE será en un futuro próximo un interlocutor más de la nueva izquierda abertzale, el representante del españolismo civilizado con el que incluso se podrá llegar a acuerdos en diversos ámbitos institucionales."
Eskainua berotzeko burgesia jeltzaleak kale egiten badu, beti egongo dira prest GALekoekin akordio batzuetara iristeko. Baina ez larritu...azken batean ETA(pm)-EE ez ziren elkartu PSErekin? Eta PSE eta EHB-k ez al dute programa berdina, "bakea eta normalizazioa"?
Urriak 21, abstentzioa!
21 de octubre, abstencion!
Borroka da bide bakarra!
Gora Euskal Errepublika Sozialista!





iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.