20130111

Marx: Feuerbachi buruzko tesiak (1845)

Karl Marx:
"Filosofoek mundua era desberdinetara interpretatzea besterik ez dute egin, baina kontua da hura aldatzea."
Hegel, Feuerbach, Marx eta Engels

Karl Marxen
FEUERBACHi BURUZKO TESIAK

1

Aurreko materialismo guztiaren oinarrizko akatsa –Feuerbachena barne dela– gauzak, errealitatea, zentzumenezkotasuna, objektu edo kontenplazioaren formapean kontzebitzea da, baina ez giza jarduera, praktika zentzumenezko gisa, subjektiboki. Hortik dator alde aktiboa idealismoak garatua izatea, materialismoarekiko kontrajartzean, –baina abstraktuki soilik, zeren idealismoak naturalki, ez baitu ezagutzen jarduera erreal, zentzumenezkoa bere horretan–. Feuerbachek objektu zentzumenezkoak nahi ditu, objektu kontzeptualez errealki bestelakoak direnak; baina hark ere ez du kontzebitzen giza jarduera propioa jarduera objektibo gisa. Horregatik, Kristautasunaren esentzian portaera teorikoa bakarrik kontsideratzen du benetan gizatiartzat, aldiz, praktika kontzebitzen eta finkatzen du haren agertzeko forma zikinki judutarrean soilik. Horregatik ez du ulertzen jarduera «iraultzaile», praktiko-kritikoaren garrantzia.

2

Giza pentsamenduari egia objektiborik egotz ote dakiokeen auzia, ez da auzi teoriko bat, baizik auzi praktiko bat. Praktikan frogatu behar du gizakiak egia, hau da, bere pentsamenduaren errealitatea eta boterea, honainditasuna. Praktikatik bakartzen den pentsamendu baten errealitateari edo irrealitateari buruzko liskarra auzi eskolastiko hutsa da.

3

Gizakiak inguruabarren eta hezkuntzaren produktu direlako teoria materialistak, eta, gizaki aldatuak beste inguruabar batzuen eta hezkuntza aldatu baten produktu direlakoak, ahaztu egiten du, gizakiak direla hain zuzen ere inguruabarrak aldatzen dituztenak eta hezitzailea bera hezi egin behar delakoa. Horregatik derrigor gizartea bi zatitan banatzera eramaten du, zeinetariko bata gizartearen gainetik baitago. (adibidez, Robert Owen-engan Engelsek erantsia).

Ingurabarren eta giza jardueraren aldaketaren bat-etortzea praktika iraultzaile gisa bakarrik kontzebi eta uler daiteke arrazionalki.

4

Feuerbach abiatzen da autoalienazio erlijosotik, mundua mundu erlijiosoan, imajinarioan, eta beste erreal batean bikoiztetik. Haren lana datza mundu erlijiosoa haren oinarri sekularrean disolbatzean. Ez da ohartzen, lan hori egin ondoren, lan nagusia egiteko geratzen dela. Izan ere, oinarri sekularra bere baitatik bereiztea eta erresuma independente gisa hodeietan finkatzea, oinarri sekular horren bere buruaren urratze eta kontraesate propioz bakarrik azal daiteke. Beraz, egin beharreko lehen gauza da hori bere kontraesanean ulertzea eta gero praktikoki iraultzatzea kontraesana saihestuz. Beraz, adibidez, familia lurtarrean familia santuaren sekretua aurkitu ondoren, teorikoki kritikatu eta praktikoki iraultzatu egin behar da hura.

5

Feuerbachek, pentsamendu abstraktuarekin pozik ez egonik, kontenplazio zentzumenezkora jotzen du; baina ez du kontzebitzen zentzumenezkotasuna giza jarduera zentzumenezko praktiko gisa.

6

Feuerbachek disolbatu egiten du esentzia erlijiosoa giza esentzian. Baina giza esentzia ez da norbanako bakoitzak bere baitan daukan zerbait abstraktua. Haren errealitatean gizarte-harremanen multzoa da. Feuerbach, esentzia erreal horren kritikaz arduratzen ez dena, horregatik beharturik aurkitzen da:

1. Ibilbide historikoaz abstraitzera, beretzat sentimendu erlijiosoa finkatuz eta giza banako abstraktu –bakartu– bat aurresuposatuz.

2. Harengan, giza esentzia «espezie» gisa bakarrik kontzebi daiteke, orokortasun barneko, mutu bat bezala, norbanako anitzak naturalki lotzera mugatzen dena gisa.

7

Feuerbachek ez du ikusten, beraz, «sentimendu erlijiosoa» ere gizarte produktu bat dela eta berak analizatzen duen norbanako abstraktua, errealitatean, gizarte-forma determinatu batekoa dela.

8

Gizarte-bizitza, esentzian, praktikoa da. Teoria mistizismora errebelatzen duten misterio guztiek beren soluzio arrazionala aurkitzen dute giza praktikan eta praktika horren ulerkuntzan.

9

Materialismo kontenplatzailea, hau da, zentzumenezkotasuna jarduera praktiko gisa kontzebitzen ez duen materialismoa iristen den gorena, norbanako bakoitza «gizarte zibil»aren barruan kontenplatzera iristen da.

10

Materialismo zaharraren ikuspuntua sozietate «zibila» da; materialismo berriarena, giza sozietatea edo gizateria sozializatua.

11

Filosofoek mundua era desberdinetara interpretatzea besterik ez dute egin, baina kontua da hura aldatzea.

KARL MARX (1845eko udaberrian)

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.