20130125

Trotskistak gerla neokolonialaren aurka

Okupatzaile bat.

Le Bolchévik  202 zenbakiaren gehigarrian argitaratua, Leninisme.blogspotek euskaratua.

Frantziako Liga Trotskista (Liga Komunista Internazionala):

PS-Berdeak gobernamendua, atera itzazue zuen atzaparrak!

FRANTZIAR TROPA INPERIALISTAK, ALDE MALITIK!

Urtarrilak 11— Frantziar inperialismoaren buru den François Hollandek iragarri du frantziar abiazioaren eta tropa berezien esku-hartzea Malin, ustezko operazio “antiterrorista” baten testuinguruan. Duela hilabete batzuk frantziar inperialismoa aitzakiaren baten bila dabil bere hiltzaileak martxan jartzeko bere “pré carré” neokolonialean. Gaur aurkezten diguten istorioa da  gaur egun Maliko iparraldea kontrolatzen duten islamista atzerakoiek erasoaldi bat abian dutela herrialdearen gainontzeko lurraldeen aurka eta maliar armada menperatuta izango dela indar islamisten ehun bat pick-up-en aitzinean, eta horrek hegoalderako bidea zabalduko diela Bamakoraino. Guk ez dakigu istorio horretan zer den egia eta zer ez, baina dena dela frantziar esku-hartzea salatzen dugu. Frantziar armada, alde Malitik eta alde Afrikatik!

Mali duela urte bat banatua dagoela gerla zibil atzerakoi baten ondorioz, non nazioarteko langile mugimenduak ez duen interesik ez Bamakoko erregimen militarra sustengatzeko, ezta emazteen etsai diren iparraldeko islamistak ere. Baina frantziar soldadu [“soldatesque”, jatorrizkoan] neokolonialen aurka, zalantzarik gabe, bonbardaketak jasaten dituzten iparraldekoak defenditzearen alde gara, Erdi Aroaren zale atzerakoi horiei inongo babes politikorik eman gabe  Iparraldeko matxinoak defendatu frantziar esku-hartzearen aitzinean!

New York Timesek dioenez, harrabots batzuen arabera, frantziar helikoptero militar bat lurrera bota omen dute iparraldeko tropek. Frantziar inperialismoaren galera militar oro operazio honetan azken hau ahulduko du, eta Frantzian klase borroka biziagotuko du gobernamendu kapitalista-inperialistaren aurka, gaur egun Alderdi Sozialistak (PS) eta burges Berdeen esku, Frantziar Alderdi Komunistaren (PCF) laguntzarekin. Horregatik Frantziako langile-klaseak, maliar langile zati indartsu bat duena, Pariseko eskualdean milaka direnak, interes zuzen bat du frantziar inperialismoaren abentura militar neokolonial berri honi kontra egiteko. Are indar handiagoz erraten dugu hori Hollanderi, armadetako buruzagiari, bozkarik ez emateko eskatu genuelako, PCFk edo NPAk ez bezala, baita LO ez bezala, ez zuena hauturik egin abstentzioaren alde edo Hollanderen alde bozkatzearen artean. […]

[…]

Tropa frantsesak, alde Malitik eta alde Afrikatik!

Behera frantziar inperialismoa!

Behera Hollande-Duflot gobernamendu kapitalista!

http://www.spartacist.org/

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.