20130920

K. Liebknecht: Gertatuak gertatu arren!


 
Karl LIEBKNECHT:

“Euren erresumak iraultzaren sugarra bihotzetan berpiztea lortuko duelako”

[…] “Espartako” deuseztua izan da! Egia da. Baina hemen jarraitzen dugu. Ez dugu ihes egin, ez gara hil. Eta nahiz-eta kateatuak izan, hemen jarraituko dugu… lortu nahi dugun garaipena esku artean izan arte. “Espartako” sua eta espiritua da, arima eta bihotza da, proletalgoaren iraultzaren aldeko gogoa eta ekintza da. “Espartako” egungo miseria guztia eta zoriontasunerako nahi naturala da, proletalgoaren klase kontzientzia guztia eta bere borrokarako kemen guztia bere baitan gordetzen du.

Langileriaren Golgotarako bidea ez da oraindik amaitu. Baina askapenaren eguna geroz eta gertuago dago. Ebert-Scheidemann-Noske-ren eta euren atzean ezkutatzen diren kapitalismoaren boteretsuen epaiketaren eguna izango da. Gertakarien uhinak zeruraino altxatzen dira… eta gu ohituta gaude goi-goitik sakontasunera jaurtikiak izaten, baina aurkako norabiderako ere ohiturik gaude, gure itsasontziak zehaztua duen helburura tinko bere bidea egiten galarazi gabe.

Gu, helburu hori lortzean, gizakien artean izatea ala ez, ez du axolarik, zeren gure programa bizirik iraungo du gizadi librearen mundua zuzentzeko… Gertatuak gertatu!

Gertatuak gertatu; orain arteko hondamen eta porrota guztiak jasan arren, ustez lokarturik den proletarioen armada azken epaiketaren tronpeten aurrean bezala esnatu eta eraildako borrokalari guztien hilotzak zutik jarriko dira euren madarikazioak besterik merezi ez dituzten horiei kargu hartzeko. Gaur soilik sumendiaren lurpeko harrabotsa entzuten da, baina bihar erupzio bidez eztanda egingo du gaurko garaileak suzko errauts eta laba ibaien azpian lurperatzeko.

Karl Liebknecht (KPD-Spartakusbund) Gertatuak gertatu! 1919ko urtarrilak 14

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.