20120511

Sovietar armadaren misio internazionalista Afganistanen

Sovietarrak eta afganiarrak
Afganistan: Armada gorria

Afganos saludan a internacionalistas sovieticos con bandera del Partido Democratico Popular afgano





20120506

No puede triunfar la revolucion proletaria sin...

FILOSOFIA MARXISTA

L.Trotsky


MARXISMOAREN DEFENTSAN:
MATERIALISMO DIALEKTIKOAREN ABCa

(L.Trotsky)

[…] Dialektika ez da fikzioa ezta mistizismoa ere, pentsamenduaren zientzia bat baizik, arazorik zail eta sakonenen ulermenera heltzen saiatzen den neurrian, eguneroko bizitzaren gauzen muga gaindituz. Dialektikak eta logika formalak maila altuko matematiken eta oinarrizkoen arteko harreman berdina dute.

Arazoaren muina ateratzen saiatzen naiz era oso eskematiko baten bidez. Silogismo sinplearen aristotelismo logikoa A=A1 proposizioaz hasten da. Postulatu hau ontzat ematen da axioma bezala gizakiaren jardun eta orokortasun arrunt askotan. Errealitatean, ordea, A eta A1 ez dira berdin. Nahikoa da betaurrekoak ipintzea hori ikusteko. Baina norbaitek esan dezake kontua ez dela tamaina edo hizkien forma, kualidade berdinen sinboloak besterik ez direlako, esate baterako azukre libra bat. Objekzioak bete-betean asmatzen du: hain zuzen ere, zeren azukre libra bat ez da inoiz beste azukre libra baten berdina: bien artean diferentzia xumeen eskala bat dago. Norbaitek esan dezake berriro: azukre libra bat azukre libra horren berdina da. Hori ere ez da egia: gorputz guztiak etengabe aldatzen dira bai pisuan, tamainan, kolorean, etab., ez dira inoiz aldagaitz mantentzen. Sofista batek erantzungo luke azukre libra bat azukre libra horren berdina dela “une jakin batean”. Alde batera utziz balio praktiko zalantzagarria duen axioma hori, argudio hori ez da benetan kritika teoriko bat. Nola uler dezakegu “une” hitza? Denbora tarte infinitesimal bat bada, denbora tarte labur horretan aldaketaren bat izango du azukre librak. Edo “momentu” hori abstrakzio matematiko bat da, zero momentu bat? Baina gauza guztiak esistitzen dira denboran; esistentzia bera etengabeko eraldatze prozesu bat da; denbora, beraz, esistentziaren oinarrizko elementua da. Hortaz, “A=A” axiomak esan nahi du gauza bat gauza horren berdina dela ez bada aldatzen, hots, ez bada esistitzen.

Lehenengo begirada batean, eman dezake ñabardura horiek ez dutela inportantziarik. Baina erabateko inportantzia dute zinez. “A=A” axioma da, antza denez, alde batetik, gure ezagutza guztiaren oinarria, eta beste alde batetik, gure akats guztien jatorria. “A=A” axioma arduragabeki erabiltzea muga batzuen artean onar daiteke soilik. Zenbait aldaketa kuantitatibo onartu ditzakegu eta “A=A1” dela susmatu. Horren adibide dira azkukre libra baten eroslea eta saltzailea. Orain dela gutxi arte era berean kontsideratzen genuen dolarraren erosahalmena. Baina, zenbait muga gainditu ondoren, aldaketa kuantitatiboak kualitatiboak izatera hel daitezke. Azukre libra bat uraren edo kerosenoaren eraginaren-pean jartzen badugu, azukre libra bat izateari uzten dio. Aldaketa kuantitatibo bat kualitatiboan bilakatzeko unea zehaztea da ezagutzaren lanik inportante eta zailenetarikoa, soziologia barne.

Edozein lagilek daki ezinezkoa dela bi gauza erabat berdin egitea. Terraila konikoak egiterakoan, konoek desbideratze bat izaten dute, eta horrek ezin du, hala ere, zenbait muga gainditu (horri perdoi [=tolerantzia] esaten zaio). Baina, perdoiaren arauak betetzen baldin baditu, konoak  berdinak bezala onartuak izaten dira. Perdoia gainditzen denean kantitatea kualitate bihurtzen da: hau da, terrailak maila okerragokoak edo erabat baztergarriak izango dira.

Gure pentsamendu zientifikoa gure praktikaren atal bat besterik ez da, teknikak ere barnean sartzen dituena. Kontzeptuentzat ere “perdoia” esistitzen da, perdoi hori ez du “A=A1” axioman oinarritzen den logika formalak ezartzen, baizik-eta gauza guztiak beti aldatzen direlaren axioman oinarritzen den logika dialektikoak. Perdoi dialektikoa sistematikoki gainditzeagatik ezaugarritzen da “sen ona”.
Karl Marx

Pentsamentu arruntak abstrakzio aldagaitz bezala erabiltzen ditu kapitalismo, moral, askatasun, langile-estatu, eta abar bezalako kontzeptuak, kapitalismoa=kapitalismoa, morala=morala, eta abar aurresuposatzen duelarik. Pentsamendu dialektikoak gauza guztiak eta gertakari guztiak beren aldaketa etengabean aztertzen ditu, zein egoera materialean gertatzen den aldaketa kritikoa zehaztuz, zeinaren ondorioz A, A1 izateari uzten dion, langile-estatu bat langile-estatu izateari uzten dion. Pentsamentu arruntaren funtsezko akatsa da etengabeko mugimenduan oinarritzen den errealitate bateko irudi ez teoriko batzuetan konformatu nahi duela. Pentsamendu dialektikoak kontzeptuei ematen die —hurreratze ahalik eta gertuenen bidez— zuzenketak, zehaztapenak, mami aberastasuna eta malgutasuna: ausartuko nintzateke esaten fenomeno biziei asko gerturatzen dien edertasuna ematen diela. Ez dugu hitz egiten kapitalismoari buruz orokorrean, baizik-eta garapen maila zehatz bat duen kapitalismo zehatz bati buruz. Ez dugu hitz egiten langile-estatu bati buruz, baizik-eta ingurune inperialista bat duen herrialde atzeratu bati buruz, eta abar.

Pentsamendu dialektikoa arruntari zaio pelikula bat argazki bati zaion berdina. Pelikulak ez du argazkia ukatzen, baizik-eta segiden bidez antolatzen ditu mugimenduaren legeen bidez. Dialektikak ez du ukatzen silogismoaren zilegitasuna, baina silogismoak konbinatzen irakasten gaitu, beti aldakorra den errealitate baten ulermenera ahalik eta gertuen hurbiltzeko.

Hegel-ek Logikan lege multzo bat ezarri zuen: kantitatea kualidadean transformatzea, kontraesanen bidezko garapena, forma eta edukiaren arteko gatazka, etenduraren jarraipena,  posibilitatea ezinbestekotasunean bihurtzea, eta abar, hain inportanteak direnak pentsamendu teorikoarentzat silogismo sinplea oinarrizkoagoak diren egitekoaentzat bezala.
Charles Darwin


Hegel-ek Darwin baino lehenago eta Marx baino lehenago izkiriatu zuen, Frantziar Iraultzak zientziaren pentsamendu orokorrari eman zion bultzada handiari esker. Baina aurrerapen bat zenez, jenio baten lana, Hegel-engandik izaera idealista bat jaso zuen. Hegel-ek itzal ideologikoak azken eta burututako errealitatea balitz bezala ulertu zuen. Marx-ek demostratu zuen itzal horien mugimendua gorputz materialen mugimenduen isla besterik ez dela.

“Materialista” izena ematen diogu gure dialektikari ez zeruan edo gure “hautamen askean” oinarritzen delako, baizik-eta errealitate objektiboan, naturan. Zientzia inkonszientziatik sortzen da, psikologia fisiologiatik, mundu organikoa ezorganikotik, eguzki-sistema nebulosatik. Kate honen kate-maila guztietan, aldaketa kuantitatibo guztiak kualitatiboetan bihurtu ziren. Gure pentsamendua, pentsamendu dialektikoa barne, mundu aldakor honen adierazpide era bat baino ez da. Sistema honetan ez dago lekurik jaikoarentzat, ez patuarentzat, ez arima hilezinarentzat, ez arau, lege eta moral betierekoentzat. Munduaren izaera dialektikotik sortu den pentsamendu dialektikoa guztiz materialista den izaeraren jabe da.

Darwinismoa, “jauzi kualitatiboen” bidez espezien eboluzioa azaltzen duelarik, dialektikaren arrakastarik handiena izen zen natura-zientzien alorrean. Beste arrakasta handi bat elementu kimikoen pixu atomikoen taularen eta elementu bat beste batean transformatzeko prozesuaren aurkikuntza izan zen.

Transformazioaren arazoari estuki elkarloturik sailkapenaren arazoa dago, natura-zientzietan bezain inportantea dena gizarte-zientzietan. Linnaeus-en [Carl von Linné / Carolus Linnaeus] sistema (XIX. mendea), espezien aldaezintasunean oinarritua, landareen deskribapena eta sailkapena jorratzen zuen kanpo ezaugarriei behatuz. Botanikaren haurtzaroa logikaren haurtzaroari analogoa zaio, zeren gure pentsamenduaren forma, gauza bizidun guztiak bezala, eboluzionatzen dute. Soilik espezie aldaezinen ideiari errefusatzea, soilik landareen eboluzioaren historia eta anatomia ikertzea zinez zientifikoa den sailkapena egiteko oinarriak jartzen dizkigu.

Marx, Darwin ez bezala, kontzienteki dialektikoa zena, produkzio-indarren garapenean, eta jabetza harreman horien estrukturan —gizartearen beraren anatomia osatzen duena— sailkapen zientifikoa egiteko oinarriak ezartzen zituen. Marxismoak gizarteen eta estatuen sailkapen arruntaren lekuan —gaur egun gure unibertsitateetan nagusitzen dena— sailkapen materialista dialektikoa ordeztu zuen. Soilik Marx-en metodoaren bidez zuzen zehaztu daiteke langile-estatuaren kontzeptua eta bere hondoratzearen unea.

Hori guztia, ikus dezakeguneraino behintzat, ez du kutsu “eskolastikorik” edo “metafisikorik”,  ezjakin setatsuek dioten bezala. Logika dialektikoak pentsamendu zientifiko garaikidearen mugimenduaren legea adierazten du. Aldiz, materialismo dialektikoaren aurkako borrokak iragan urruna islatzen du, burgesia-txikiaren kontserbadurismoa, unibertsitateko gogaikarrien harropuzkeria… eta fede pittin bat mundu honetatik haratagoko bizitzan.

—L. TROTSKY  (James P. Cannon-i eskutitza: SWP, Langileen Alderdi Sozialistako oposizio burges-txikia. 1939ko abenduaren 15a)
Itzulpena leninisme.blogspot-ek En defensa del marxismotik (Trotsky, Akal argitaletxea)


20120427

Nola aldatzen diren gauzak, kamarada

Gernika, 50 años de politica de exterminio contra el pueblo vasco
1937, Franco-Hitler
1987, Mitterrand-Gonzalez
...2012, Lopez-Garitano
Etsaien aurka borrokan jarraitzen dugu

20120426

Bildu recuerda el 75 aniversario del bombardeo de Gernika junto a postfranquistas

El pérfido carrerista don Martin Garitano, de la coalición colaboracionista Bildu y periodista del Gara (periodico que apoyó de forma velada el bombardeo inperialista contra Tripoli por la OTAN), celebra el 75 aniversario del bombardeo de Gernika junto a la ertzaintza (recientes asesinos de Iñigo), PPatxi Lopez (del brazo politico del GAL), Iñaki Oiartzabal (miembro del postfranquista PP) y demás democratas-de-toda-la-vida y gentes de alta alcurnia.
PPatxi Lopez y Martin Garitano y demás lacayos/as

Bake garaia: Martin Garitano txakurrekin bat

El Diario Vasco: Saludo a Franco ¡¡Arriba España!! 1937

Amigos para siempre means you´ll always be my friend

Bombardeo de Tripoli, Libia: El periodico del señor Garitano apoyó a los perros de la OTAN...mientras, tocaban verter lagrimas de crocodrilo por Gernika

Ekainerako greba orokor berria

Nueva huelga general para junio 2012

Iturria: galizacig.com


A CIG lanza a convocatoria dunha nova folga xeral, na primeira quincena de xuño, ante a gravidade das políticas do goberno do PP

Fai un chamamento ás organizacións sindicais a facer a convocatoria de forma conxunta e alerta que, “ou continuamos con esta resposta social ou non temos saída ningunha”
A Executiva Confederal da CIG acordou, na súa xuntanza do pasado venres, promover unha nova convocatoria de folga xeral para a primeira quincena de xuño. Así o anunciou o secretario xeral, Suso Seixo, esta mañá en rolda de prensa, considerando que estamos nun momento “determinante”por mor das “inxustas políticas” que está impoñendo o Partido Popular, con recortes en Educación, recortes en Saúde e a imposición dunha reforma laboral que lonxe de promover a creación de emprego, busca precarizar as condicións laborais e que, polo tanto, debe ser retirada.
Ontzigintzako langileak, Galizia 2012

20120418

Iñigo Cabacas-en hiltzaileek Tubos Reunidoseko langileak basatiki erasotu dituzte

Iñigo Cabacas erail zituztenek Tubos Reunidos-eko langileak basatiki erasotu dituzte. Bi atxilo daude, bietako bati 8 puntu ipini dizkiote ahoan mafia patronalaren txakurren erasoaren ondorioz.

Los asesinos de Iñigo Cabacas atacan salvajemente a los obreros de Tubos Reunidos. Hay dos detenidos, uno de los cuales ha recibido 8 puntos de sutura por la bestial agresión de los matones de la mafia patronal.

Borroka da bide bakarra!
Jo eta ke irabazi arte!

20120416

Marcos Martín, GRAPOko presoaren eskutitza espetxetik

Marcos, desde Morón de la Frontera-Sevilla, a 03-2012


Mi situación concreta es un cúmulo de ataques contra mi integridad física y psicológica; una situación que conocen bien los camaradas que están en aislamiento…

Me alejaron de mi familia y no puedo verlos; me cortaron la correspondencia inter-carcelaria para que no pueda comunicarme con mis camaradas y amigos; hace ya más de 10 años que hacen todo lo posible para que yo y mi compañera (y camarada) no estamos juntos, mas también aquí resistimos y ganaremos la batalla del amor…

Llevo casi 6 años en celdas de aislamiento, aunque su propia ley no permite recluir a nadie más de 14 días seguidos. Sin que entre la luz del día, confinado 20 horas diarias. En celdas donde, en el invierno, los funcionarios cortan el agua caliente y la calefacción a los presos políticos y, en el verano, la chapa metálica de la protección no deja entrar el aire; donde, por la noche, los recuentos despertándonos cada dos horas…

El acoso de los funcionarios es constante. Cacheos todos los días para salir al patio, para ir al médico o porque no tienen mejor cosa que hacer que ir a amolar “al comunista” y poner la celda patas arriba. Porque su frustración no soporta que, a pesar de todo, llevemos una vida digna dedicada al estudio, a la formación política y al deporte…

Por eso nos obligan también a salir a un patio que acabará por provocarnos graves problemas sanitarios; lleno de excrementos de los pájaros que tenemos que limpiar los presos políticos para evitar que nos coma la mierda. Incluso se niegan a darnos los utensilios de limpieza y conseguirlos es una lucha diaria…

Otro de los peores problemas, que terminará trayendo consecuencias trágicas, es que los carceleros buscan a los presos más conflictivos y antisociales y los meten en mi Galería. En este último año tuvimos que defendernos físicamente de 3 presos que los carceleros lanzaron contra nosotros. Además tenemos metido aquí a nazis, violadores, chivatos y gente desequilibrada con mucho peligro…

El médico también es otro campo de batalla. La atención médica es tercermundista. Hace poco denuncié al Centro por desatención, pues pedí una consulta de urgencia para aliviar el dolor ciático (pasé por dos operaciones de dos hernias de disco) y el médico no apareció por aquí en una semana. Otro dato es que llevo 9 meses intentando ir al dentista…

En fin compañeros, en general, éstas son mis condiciones. Sin embargo, mi ánimo es alto y mi firmeza combativa sigue tan fresca como el primer día, solo que con 10 años de experiencia sobre mis espaldas en materia de represión carcelaria.

Un abrazo para todos los camaradas y compañeros.
Marcos Martín Ponce
Iturria: http://www.presos.org.es/

un golpe contra una es un golpe contra todas
baten aurkako kolpe bat denon aurkako kolpe bat da

20120413

'Kwangmyongsong 3' no entró en órbita ...suerte a la cuarta


Rumataren iruzkina Publico egunkarian:

Para empezar muy pocos países en el mundo pueden poner un satélite en órbita. Por ejemplo España no puede. De hecho los últimos satélites españoles se han puesto en órbita con el Dniepr... que casualmente es un desarrollo soviético. Cuando un país empieza su carrera espacial es lógico que haya fallos. Los que no los tienen son los que no la empiezan, naturalmente.

En segundo lugar, Corea del Norte quería poner en órbita un satélite meteorológico, por lo tanto, luego entonces, a todos los que no hacéis más que cacarear sobre el hambre, os recuerdo que ese satélite podía servir para mejorar las cosechas, al proporcionar mejor información sobre tormentas y otras cuestiones.

En tercer lugar, por si alguno no lo sabe, en Corea del Norte hay elecciones regularmente y en el parlamento norcoreano hay más partidos que por ejemplo en el Congreso de los EEUU. De hecho, tradicionalmente en el parlamento norcoreano suele haber bastantes partidos (en las últimas elecciones, del 2009 su número se redujo a tres más unos cuantos diputados independientes). Es cierto que el que haya elecciones no significa que haya democracia, hay ejemplos bien claros, como el de los EEUU o la misma España, que de democráticos tienen muy poco (son dictaduras capitalistas con un aspecto externo democrático, bueno en los EEUU no tienen ni ese aspecto democrático, échenle un vistazo a la legislación electoral norteamericana, que es delirante).

20120409

LENIN: Iraultza sozialista eta nazioen autodeterminaziorako eskubidea (2)

Lenin, Trotsky

2.- Iraultza sozialista eta demokraziaren aldeko borroka

Iraultza sozialista ez da ekintza bakar bat, ez da fronte bakarreko bataila bat, baizik-eta klaseen arteko gatazka handien garai oso bat, fronte guztietan gertatzen den bataila sorta luze bat, hots, ekonomiaren eta politikaren auzi guztietan, eta burgesia desjabetzean amai daiteke soilik.

Akats larria izango litzateke uste izatea demokraziaren aldeko borrokak proletalgoa iraultza sozialistatik urrutiratu dezakeela, edo hau, ahultzea, ezkutatzea, eta abar. Alderantziz; demokrazia osoa ezartzen ez duen sozialismo garailea ezinezkoa den bezala, ezinezkoa da, era berean, burgesia menperatzeko prestatzen den proletalgorik demokraziaren aldeko  borroka anitz, kontsekuente eta iraultzailerik sustengatzen ez duena.

Ez litzateke akats txikiagoa programa demokratikoko punturen bat ezabatzea —nazioen autodeterminazioa, adibidez— inperialismoaren-pean “eginezin” edo “ametsezko” delaren ustean oinarrituz. Nazioen autodeterminaziorako eskubidea kapitalismoaren esparruan eginezina delaren adierazpena zentzu absolutuan, ekonomikoan, edo zentzu erlatiboan, politikoan,  ulertua izan daiteke.

Aurreneko kasua guztiz okerra da ikuspuntu teorikotik. Lehenik eta behin, zentzu horretan eginezinak dira kapitalismoaren-pean, adibidez, lan-bonoak edo krisien abolizioa, eta abar.  Guztiz okerra da modu berean nazioen autodeterminazioa eginezina izatea. Bigarrenik, Norvegia 1905ean Suediatik banatzearen adibide soilak “eginezintasun” hori errefusatzen du zentzu horretan. Hirugarrenik, irrigarri litzateke harreman politiko eta estrategikoen aldaketa txiki batek, adibidez Alemaniaren eta Ingalaterraren artean, gaur edo bihar estatu poloniarra, hindua, etab., berrien sortzea eragitea guztiz “egingarria” dela ukatzea. Laugarrenik, kapital finantzarioak, bere hedatze asmoetan, “libreki” erosi eta sobornatuko du gobernu errepublikar eta demokratiko libreena eta edozein herrialdeko funtzionari  hautatua, nahiz-eta “independentea” izan. Kapital finantzarioaren boterea, orokorrean kapitalarena bezala, ezin da suntsitu demokrazia politikoaren alorrean gertatzen den edonolako eraldaketaren bidez; eta autodeterminazioa bete-betean eta esklusiboki alor horri dagokio. Baina kapital finantzarioaren botereak ez du ezabatzen inondik ere demokrazia politikoaren inportantzia klase-zapalkuntza eta klase-borrokaren forma askeago, zabalago eta argiago bat bezala. Horregatik, kapitalismoaren-pean, demokrazia politikoaren aldarrikapenetako bat zentzu ekonomikoan “eginezina” delaren arrazoiketa guztiak okerreko difinizio batean oinarritzen dira, ikuspuntu teorikotik, kapitalismoaren eta demokrazia politiko orokorraren arteko harreman orokor eta funtsezkoei dagokionez.

Bigarren kasuan adierazpen osatugabea eta zehaztugabea da. Zeren ez bakarrik nazioen autodeterminazio-eskubidea, baizik-eta demokrazia politikoaren funtsezko aldarrikapen oro egingarri dira inperialismoan era osagabean, itxuragabetuan, ohiz kanpoko kasuetan (adibidez, 1905ean Norvegia Suediatik banatzea). Kolonien berehalako askapenaren aldarrikapena, sozialdemokrata iraultzaile orok defendatua, “eginezina” da kapitalismoaren-pean, era berean, zenbait iraultza gabe. Baina hortik, inolaz ere, ezin da ondorioztatu  sozialdemokraziak uko egin behar dionik aldarrikapen horien guztien aldeko borroka gertu eta irmoari (uko egite horrek burgesiaren eta erreakzioaren jokoan erortzea litzateke), alderantziz: aldarrikapen horiek guztiak ez modu erreformistan, baizik-eta iraultzailean, adierazteko eta gauzatzeko beharra; ez legaltasun burgesari mugatuz, baizik-eta hura hautsiz, ez parlamentuko hitzaldiak eta hitzezko protestak nahikotzat joz, baizik-eta jendetza borroka-ekintzetara bultzatuz, funtsezko aldarrikapen demokratiko ororen aldeko borroka zabalduz eta piztuz proletalgoa burgesia zuzen erasotzeko egoerara heldu arte, hau da, iraultza sozialistara, non burgesia desjabetua izango den. Iraultza sozialista ez da lehertuko soilik greba handi baten ondorioz, edo kale manifestazio baten ondorioz, edo gosetien matxinada baten ondorioz, edo altxamendu militar baten ondorioz, edo jaikialdi kolonial baten ondorioz, izan daiteke baita ere krisi politiko baten ondorioz, Dreyfus afera kasu, edo Saverne-ko gertakaria kasu, edo nazio zapaldu baten banatzeko erreferendumak eraginda.

Inperialismoaren-pean gertatzen den zapalkuntza nazionalaren larriagotzeak beharrezkoa egiten dio sozialdemokraziari borroka “utopikoari” (burgesiak esaten dion bezala), nazioen banatzeko askatasunaren aldeko borrokari uko ez egitea, baizik-eta alderantziz, sutsuki alor horretan sortzen diren gatazkak ere erabiltzea aitzakia bezala jendetzaren ekintzarako eta burgesiaren aurkako ekintza iraultzailetarako.

LENIN

¡Policia asesina! Indar errepresiboak apurtu!

Iñigo Cabacas Lizeranzu, zipaioek eraila
Los perros le reventaron la cabeza a Iñigo

20120402

Der hauptfeind steht im eigenen land!

The main enemy is at home! ¡El principal enemigo está en el propio país! Etsairik nagusiena gure herrialdean dago! L'ennemi principal est dans notre pays! Der hauptfeind steht im eigenen land! Il nemico principale è nel proprio paese! Главный враг в собственной стране! Musuh utama ada di dalam negaranya sendiri! O inimigo principal está em casa! 主要な敵は国内にいる! Główny wróg jest we własnym kraju! Ang pangunahing kaaway ay nasa sariling bayan!

20120401

LENIN: Iraultza sozialista eta nazioen autodeterminaziorako eskubidea (1)


IRAULTZA SOZIALISTA ETA NAZIOEN
AUTODETERMINAZIORAKO ASKATASUNA
(tesiak)

Lenin, 1916

1.- Inperialismoa, sozialismoa eta nazio zapalduen askapena

Inperialismoa garapen kapitalistaren maila gorena da. Herrialde garatuetan kapitalak estatu nazionalen alorra gainditu du, konpetentzia monopolioarekin ordezkatu du, sozialismoa gauzatzeko aurrebaldintza objektibo guztiak sortuz. Horregatik, Mendebaleko Europan eta Estatu Batuetan proletalgoaren borroka iraultzaileaz gobernu kapitalisten uzkailtzea eta burgesiaren desjabetzea eguneko agendan izkiriatuak daude. Inperialismoak jendetza borroka horretara bultzatzen du klase kontraesanak neurrigabe larriagotzean, jendetzaren egoera ekonomiko eta politikoa —trustak, garestitasuna— okertzean: Militarismoa areagotzean, gerren maiztasuna handitzean, erreakzioa gogortzean, uztarri nazionala eta harrapaketa koloniala finkatzean eta handitzean.

Sozialismo garaileak halabeharrez demokrazia osoa ezarri behar du, eta beraz, ez du gauzatu behar soilik nazioen eskubideen berdintasun osoa, baizik-eta errealitatean bihurtu nazio zapalduen autodeterminazio eskubidea, hots, banaketa politikorako eskubide askatasuna. Bere jardunbide guztiarekin —bai gaur, bai iraultza garaian eta bere garaipenaren ondoren— nazio zapalduak askatu eta beraien artean aliantza askean (eta aliantza askea hitz faltsu bat da banatzeko askatasunik gabe) oinarritutako harremanak ezarriko dituztela frogatzen ez duten alderdi sozialistek traizioa egingo diote sozialismoari.

Argi dago demokrazia estatu forma bat dela eta berarekin desagertuko dela, baina hori soilik sozialismotik —behingoz garaile eta finkatua— komunismo osora iragatean izango da.

LENIN

1916ko urtarrilean-otsailean izkiriatua
1916ko apirilean argitaratua
M.I.A. -ren gaztelerazko argitalpen digitalean oinarritua

El zar Borbon quédase dormido

Internazionala kantatzen greba egunean

Gasteiz, 2012ko martxoaren 29an