20120923

"Diktadura proletalgoaren eskuetan dagoen arma bat da" (Bukharin, Preobrazhensky)

Guardia Gorria Moskun: Proletalgoaren Diktadura Errusian

“Diktadura proletalgoaren eskuetan dagoen arma bat da. Diktaduraren aurka dagoena ekintza ausarten beldur da, burgesiari min egitea atsekabetzen du eta ez da zinezko iraultzaile bat. Burgesia behin-betikoz garaitua izan denean, ez dugu diktadura proletarioaren beharrik izango. Baina hil ala biziko borrokaren erdian gudukatzen den bitartean langileriak bere etsaiak errukigabe ezabatzeko behar sakrosantua du. Komunismoaren eta kapitalismoaren artean diktadura proletarioaren garaia ezarri behar da nahitaez. […]

Proletalgoa oso klase handia da, burgesia gutxiengo txiki bat da ordea. Proletalgoak Gizateri osoaren emantzipazioaren alde borrokatzen du; burgesiak zapalkuntza, esplotazioa eta gerrak iraunarazteko borrokatzen du. Proletalgoak komunismoaren alde borrokatzen du; burgesiak, kapitalismoa eusteko.[…] Proletalgoak bere indar propioaz borrokatzen du, orden sozial berriaren alde: borroka horretan bidea oztopatzen dion oro kaltegarria da Gizateriarentzat.”

—'Komunismoaren ABCa' (Nikolai Bukharin eta Evgeni Preobrazhensky)

Nikolai Bukharin
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.