20120906

Lenin: Nola bukatu erlijioekin?


Lenin:  “Erlijioaren sustrairik sakonena langileen zapalkuntza soziala da, kapitalismoaren indar itsuen aurrean duten ustezko erabateko ezintasuna”
 
Marxismoa materialismoa da. Beraz XVIII. mendeko entziklopedisten materialismoa edo Feuerbach-en materialismoa bezain etsai porrokatua da erlijioareriko. Horri buruz zalantzarik ez.  Baina Marx eta Engels-en materialismo dialektikoa entziklopedistak baino eta Feuerbach baino haratago doa filosofia materialista historiari eta gizarte-zientziei aplikatzen baitzaio. Erlijioaren aurka borrokatu behar dugu. Hori materialismo ororen ABC-a da, eta beraz, marxismoarena. Baina marxismoa ez da ABC-an gelditzen den materialismo bat. Marxismoa haratago doa. Zera dio: erlijioa nola borrokatu jakin behar da, eta horretarako masen artean zabaltzen den fedearen eta erlijioaren jatorria ikuspegi materialistatik azaltzea beharrezkoa da.

Erlijioaren aurkako borroka ezin da mugatu ezta murriztu prediku ideologiko abstraktuetara; borroka hori klase mugimenduaren ekintza praktiko zehatzera uztartu behar da, erlijioaren sustrai sozialak ezabatzera jotzen duena. Zergatik irauten du erlijioa hiri-proletalgoaren sektore atzeratuen artean, semiproletarioen geruza zabalen artean eta nekazarien masaren artean? Herriaren ezjakintasunagatik, erantzungo dute burges aurrerakoiak, erradikalak edo burges materialistak. Ondorioz: Behera erlijioa eta gora ateismoa! ikuskera ateisten hedapena gure eginkizun nagusia da.

Marxistak honako hau dio: Ez da egia. Halako iritzia fikzio kulturala hutsala, burgesa, mugatua da. Halako iritzia ez da sakona eta erlijioaren sustraiak ez modu materialistan, baizik-eta idealistan azaltzen ditu. Herrialde kapitalista garaikideetan, sustrai horiek, nagusiki, sozialak dira. Gure garaian erlijioaren sustrairik sakonena langile masen zapalkuntza soziala da, kapitalismoaren indar itsuen aurrean duten ustezko erabateko ezintasuna, egunez egun, orduro, langileei gerrak, lurrikarak eta antzeko ezohizko gertakizunak  baino mila aldiz lazgarriagoak eta basatiagoak diren pairamenak eta sufrikarioak eragiten dizkienak.

 “Beldurrak jainkoak sortu zituen”. Kapitalaren indar itsuari beldurra —itsua, herriak aurreikusi ezin duelako—, urrats ororen ondoren proletarioa edo jabe txikia galbidearekin,  “ustekabeko”, “bat-bateko”, “tupusteko” porrotera egozteaz  mehatxatzen duena, eta egozten duena, eskale batean, txiro batean bihurtuz, prostituziora jaurtitzen duena, hil arteko gosea eraginez: horra hor erlijio garaikidearen sustraia, edozer gauza baino lehenago eta edozer baino gehiago materialista batek kontuan hartu beharrekoa, ez badu materialista-aprendiz bezala geratu nahi. Ez da hezkuntza-liburuxkarik errejimen kapitalistaren lan behartuek —eta kapitalismoaren indar itsu eta suntsitzaileen baitan daudenak— masa zapalduen erlijioa deserrotzen duenik, masa horiek elkarturik eta antolaturik borrokatzen ikasten ez duten bitartean, modu sistematiko eta kontzientean, erlijioaren erro horren aurka, kapitalaren menperatzeko era guztien aurka.

—Vladimir Ilitx LENIN,Langileen alderdiaren jarrera erlijioarekiko’, 1909ko maiatzean

(itzulpena Leninisme blogak)

Lenin, Engels, Marx eta manifestari bat Kolonbon Maiatzaren Lehenean
 




Marx: “Erlijioa herriaren opioa da"


Sufrimendu erlijiosoa aldi berean sufrimendu errealaren adierazpena da eta aldi berean sufrimendu errealaren aurkako protesta. Erlijioa sorkari zanpatuaren hasperena da, bihotzik gabeko mundu baten sentimendua, espiriturik gabeko baldintza baten espiritua den bezala. Populuaren opioa da.

Populuaren zorion
lilurazko gisa erlijioa gainditzea haren zorion erreala exigitzea da. Lilurak baldintza baten gainean abandonatzearen exigentzia liluren beharra duen baldintza bat abandonatzearen exijentzia da. Erlijioaren kritika ernamuinean negar-herriaren kritika da, zeinaren aureola
baita erlijioa.

Kritikak erauzi egin ditu lore imajinarioak katetik, ez gizakiak kate fantasiagabea eta kontsolamendugabea eraman dezan, baizik eta katea jaurti dezan eta lore biziak har ditzan. Erlijioaren kritikak desliluratu egiten du gizakia desliluratu batek bezala pentsa, obra, bere errealitatea taxu dezan, arrazoira heldutako gizaki batek bezala, bere buruaren inguruan eta horregatik bere eguzkiaren inguruan higi dadin. Erlijioa eguzki lilurazkoa baizik ez da, gizakiaren inguruan higitzen dena, hura bere inguruan higitzen ez den bitartean.

Beraz,
historiaren eginkizuna, egiaren harandia desagertu denean, honandiaren egia
ezartzea da.

Karl MARX; Hegel-en zuzenbide-filosofiaren kritika (sarrera).

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.