GERRA MODERNOEN MOTA
HISTORIKOAK
Frantziar Iraultza
Handiak aro berri bat zabaldu zuen gizateriaren historian. Ordutik Pariseko
Communea arte, hots, 1789tik 1871 arte, nazio askapen gerrak, izaera burges-aurrerakoia
zutenak, gerra motetako bat ziren. Beste era batera esanda: gerra horien eduki
nagusia eta esanahi historikoa absolutismoa eta feudalismoa eroraraztea,
suntsitzea eta uztarri nazional atzerritarraz askatzea zen. Beraz, gerra
aurrerakoiak ziren, eta demokrata zintzo eta iraultzaile oro, sozialista
guztiak bezala, beti agertzen ziren, gerra horietan,
erregimen feudalaren, absolutismoaren eta beste herri batzuen zapalketaren
zutaberik arriskutsuenak suntsitzen edota hondatzen laguntzen zuten herrialdeen
(hots, burgesiaren) garaipenaren alde. Horrela, adibidez, Frantziaren gerra
iraultzaileetan frantsesei arrotz zitzaizkien lurren arpilatze eta konkista
elementu bat izan zen, halere, horrek ez du inondik ere aldatzen gerra horien
funtsezko esanahi historikoa, Europa zahar osoa, Europa feudala eraisten eta
birrintzen zutelako. Frantzia-Prusia Gerran Alemaniak Frantzia arpilatu zuen,
baina horrek ez du aldatzen gerra horren funtsezko esanahi historikoa,
hamarnaka milioi alemaniar zatiketa feudaletik eta bi despotaren (errusiar
tsarraren eta Napoleon III.aren) zapalkuntzatik askatu zituelako.
—LENIN, Vladímir Ilitx Ulianov: Sozialismoa eta gerra (1915)



iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.