![]() |
| Lenin eta Trotsky |
LENIN: Estatua eta
iraultza (5. atala, 4. puntua)
4) GIZARTE
KOMUNISTAREN FASE GORENA
Marxek jarraitzen du:
“…Gizarte komunistako fase gorenean, lan
banaketarekiko
gizabanakoen menpekotasun esklabotzailea eta,
berarekin,
lan intelektualaren eta eskulanaren kontrastea
desagertu direnean;lana bizi baliabide soil bat ez denenan, lehen bizi beharra
baizik; gizabanakoen alde guztietako garapenarekin, ekoizpen
indarrak ere ahazten direnean eta aberastasun kolektiboaren
iturburuak txorrotada bizian isuriko direnean, soilik
orduan gainditu ahalko da eskubide burgesaren ortzemuga estua,
eta gizarteak bere banderan idatzi ahalko du: Bakoitzak,
bere gaitasunen arabera; bakoitzari, bere beharren arabera”.
Orain bakarrik baloratu dezakegu
Engelsen azalpenen
arrazoi guztia, “askatasun” eta “Estatu” hitzen
elkarketa absurdoazerrukigabe trufatzen zenean. Estatua existitzen den
bitartean ez da askatasuna existitzen. Askatasuna dagoenean
ez da Estaturik egongo.
Estatuaren erabateko iraungipenaren
oinarri ekonomikoak
komunismoaren hain garapen altua suposatzen du, ezenberagan lan intelektualaren eta eskulanaren kontrastea desagertu
egiten baiten, horrenbestez, ezberdintasun sozial modernoaren
iturri garrantzitsuenetako bat desagertzen delarik,
ezberdintasun iturri hau ezin baita inondik inora bat-batean
ezabatua izan ekoizpen baliabideak jabetza sozial bihurtze
soilagatik bakarrik, kapitalisten desjabetze hutsagatik.
Desjabetze
honek ekoizpen baliabideak neurri erraldoietan
garatzeko aukera
emango du. Eta, gaur egun jada kapitalismoakgarapen hau nola izugarri baldartzen duen ikusirik
eta jada lorturiko teknika modernoaren oinarriaren gainean
zenbat aurreratu genezakeen behatuz, eskubidea dugu, usterik
sendoenarekin, kapitalisten desjabetzeak ezinbestean gizartearen
ekoizpen indarren garapen erraldoi bat sortuko duela
esateko. Ez dakiguna, eta ezin jakin dezakeguna, garapen
honek eramango duen azkartasuna da; garapen hau lan banaketarekin
haustera, lan intelektualaren eta eskulanaren kontrastea
ezabatzera, lana “lehen bizi behar” bihurtzera iritsiko
den azkartasuna.
Horregatik daukagu Estatuaren nahitaezko
iraungipenaz
bakarrik hitz egiteko eskubidea, prozesu honen izaera
luzeanabarmenduz, komunismoaren fase gorena garatzen den
azkartasunarekiko duen mendekotasuna azpimarratuz eta erabat
zintzilik utziz iraungipenaren forma konkretuen epeen auzia,
ez baitaukagu daturik auzi hau ebazteko.
Estatua, gizarteak honako araua martxan
jartzen duenean
iraungitu ahal izango da erabat: “Bakoitzak, bere gaitasunenarabera; bakoitzari, bere beharren arabera”; alegia, gizakiak
jada bizikidetza arauak betetzera bezain ohituak egongo
direnean eta lana beren gaitasunaren arabera borondatez egitekoa
bezain emankorra izango denean. “Eskubide burgesaren
ortzemuga estua”, Shylock baten zorroztasunez kalkulatzera
behartzen duela, bestea baino ordu erdi bakar bat gehiago lan
ez egiteko eta bestea baino soldata txikiagoa ez jasotzeko, ortzemuga
estu hau gaindituta geratuko da orduan. Produktuen
banaketak ez du beharko orduan bakoitzak hartzen duen kopurua
gizarteak erregulatzea; gizaki orok hartuko du “bere beharrak”
asetzen dituena.
Ikuspuntu burgesetik, erraza da halako
erregimen soziala
“utopia huts” bezala aurkeztea eta sozialistek denei,
herritarbakoitzak egindako lanaren kontrol txikienik gabe, gizartetik
nahi beste trufa, auto, piano, etab. lortzeko eskubidea hitzematen
diela esanez barre egitea. Burla hauekin asebetetzen
diraute gaur arte “jakintsu” burgesen gehiengoa, honekin beren
ezjakintasuna eta beren kapitalismoarekiko defentsa interesatua
erakutsiz.
Beren ezjakintasuna,
zeren ez zaio inongo sozialistari burutik
pasa ere egin komunismoaren fase gorenaren etorrera“hitzematea”, eta sozialista handien fase honen etorreraren
inguruko aurrikuspenak, oraingoa ez den lanaren emankortasun
bat eta oraingo gizaki filistearrak ez diren beste batzuk
aurresuposatzen ditu, hauek gai baitira —Pomialovskyren
apaizgaiak bezala— “ero-eroan” aberastasun soziala xahutzeko
eta ezinezkoa eskatzeko.
Komunismoaren fase “gorena” iristen den
bitartean, sozialistek,
gizartearen aldetik eta Estatuaren aldetik, lan neurriareneta kontsumo neurriaren gaineko kontrolik zorrotzena
eskatzen dute; baina kontrol honek kapitalisten desjabetzearekin
hasi behar du, langileek kapitalisten gainean duten kontrolarekin,
eta ez du burokraten Estatu batek gauzatu behar,
langile armatuen Estatuak baizik.
Ideologo burgesen (eta beren akolito
diren Tseretelitarren,
Chernovtarren eta estiloko beste jaunen)
kapitalismoarendefentsa interesatua, hain zuzen ere, etorkizun urrun bati
buruzko eztabaidekin eta hitzaldiekin gaurko politikaren arazo
goriena eta egungoena ordezkatzean oinarritzen da: kapitalisten
desjabetzea, herritar guztiak Estatu osoaren “partzuergo”
handi bakar bateko langile eta enplegatu bihurtzea, eta
partzuergo honen lan guztiaren erabateko mendekotasuna Estatu
benetan demokratiko batekiko, langile eta soldadu diputatuen
sobieten Estatuarekiko.
Funtsean,
irakasle jakintsuek, filistearrek jarraiturik,
eta beraien atzetik
Tseretelitarrak eta Chernovtarrak bezalakojaunek jarraiturik, utopia zentzugabeetaz, boltxebikeen promesa
demagogikoetaz, sozialismoa “ezartzeko” ezinezkotasunaz
hitz egiten dutenean, hain zuzen ere komunismoaren etapa
edo fase gorenaz ari dira, eta inork ez du hau “ezartzea”
hitzeman, inork ez du horretan pentsatu ere egin, zeren, orokorrean,
ezinezkoa baita hau “ezartzea”.
Eta hemen
sozialismoaren eta komunismoaren arteko ezberdintasun
zientifikoaren auzira iristen
gara, Engelsek ukituzuen auzia gorago aipatu dugun “sozialdemokrata” hitzaren
zehaztasun ezari buruzko pasartean. Posible da, politikoki komunismoaren
lehen fasearen, edo behe fasearen, eta fase gorenaren
arteko ezberdintasuna, denborarekin, izugarria izatera
iristea; baina gaur egun kapitalismoan, irrigarria litzateke ezberdintasun
hau nabarmenaraztea, agian anarkista batzuk bakarrik
jarriaraziko luketela lehen mailan (oraindik ere anarkisten
artean ezer ikasi ez duten pertsonak geratzen badira
Kropotkindarren, Gravetarren, Cornelissendarren eta beste anarkismoaren
“izarren” bihurtze “plejanovtarraren” ondoren, sozial
chauvinistetan edo, Guek —kontzientzia eta ohorea galdu ez
duten anarkista gutxietako bat— deskribatu dituen bezala,
lubakietako anarkistetan bihurtu direla).
Baina sozialismoaren eta komunismoaren
arteko ezberdintasun
zientifikoa argia da. Sozialismoa deitu ohi zaionari,Marxek gizarte komunistaren “lehen” fasea edo behe fasea
deitzen zion. Ekoizpen baliabideak jabetza komun bilakatzen
diren aldetik, fase honi “komunismo” hitza ere eman dakioke,
beti ere ikuspegitik galdu gabe hau ez dela komunismo osoa.
Marxen azalpenen garrantzia handia, hemen ere dialektika
materialista, garapenaren teoria, kontsekuenteki aplikatzean
datza, komunismoa kapitalismotik garatzen den zerbait bezala
hartzen delarik. “Imajinaturiko” definizio eskolastikoen eta
artifizialen ordez eta hitzen inguruko eztabaida antzuen ordez
(zer da sozialismoa, zer da komunismoa), Marxek komunismoaren
garapen ekonomikoaren graduak deituko genituzkeenak
aztertzen ditu.
Lehen fasean, bere lehen graduan,
komunismoak ezin du
oraindik heldutasun ekonomiko osatu bat aurkeztu, ezin du kapitalismoaren tradizioetatik eta aztarnetatik erabat aske agertu.
Hortik komunismoaren lehen fasean “eskubide burgesaren
ortzemuga estuak” irautearen fenomeno hain interesgarria.
Kontsumo artikuluen banaketaren gaineko eskubide burgesak
ere, normala den bezala, nahitaez Estatu burges bat aurresuposatzen
du, eskubidea ez baita ezer zuzenbide arauak errespetatzera
derrigortzeko gai den aparatu bat gabe.
Horrenbestez, komunismoan ez du soilik
denbora jakin
batez eskubide burgesak irauten, Estatu burgesak ere
irautendu, burgesiarik gabe!
Honek paradoxa bat edo inteligentzia
joko dialektiko sinple
bat eman lezake; hau izaten da marxismoari egotzi ohi
diotenabere eduki izugarri sakona ikertzeko ahalegin txikienik
egin ez duten jendeek.
Egia esan, bizitzak pauso bakoitzeko
erakusten dizkigu
zaharraren hondarrak jaio den gauza berrian, nola
naturanhala gizartean. Eta Marxek ez zion komunismoari zuzenbide
“burgesaren” zatitxo bat gutiziaz trasplantatu, baizik eta kapitalismoaren
barrenetatik irteten den gizarte batetan politikoki
eta ekonomikoki nahitaezkoa dena hartu zuen.
Demokraziak garrantzia ikaragarria dauka
kapitalisten
aurkako langile klasearen askapen borrokan. Baina
demokraziaez da, inondik inora, muga gaindiezin bat, etapetako bat
baizik, feudalismotik kapitalismorako eta kapitalismotik komunismorako
bidean.
Demokraziak berdintasuna inplikatzen du.
Proletalgoaren
berdintasunaren aldeko borrokak eta berdintasunaren
kontsignakduen garrantzia handia onartzen da, hau zehatz-mehatz
klaseen suntsiketaren zentzuan ulertzen bada. Baina demokraziak
berdintasun formala bakarrik ekar dezake. Eta ekoizpen
baliabideen jabetzaren aurrean gizarte guztiko kideen
berdintasuna, hau da, lanaren berdintasuna eta soldataren
berdintasuna, burutua izan bezain laster, ezinbestean gizateriari
aurrera jarraitzeko, berdintasun formaletik benetako berdintasunera
igarotzeko auzia sortuko zaio, hau da, ondorengo
araua aplikatzekoa: “Bakoitzak bere gaitasunen arabera; bakoitzari
bere beharren arabera”. Zein fasetatik zehar, zein neurri
praktikoen bidez iritsiko den gizateria helburu goren honetara
ez dakigun eta ezin jakin dezakegun zerbait da. Baina garrantzitsuena
norbere buruari zein izugarri faltsua den sozialismoa
zerbait hila, zurruna eta aldagaitza bezala aurkezten duen ohiko
ideia burgesa argitzea da, errealitatean, sozialismoarekin bakarrik
hasten denean mugimendu azkar bat eta benetako garapen
bat bizitza sozial eta indibidualaren aspektu guztietan,
benetako masen mugimendu bat, non lehenik herritarren gehiengoak,
eta gero, herritar guztiek partehartzen duten.
Demokrazia Estatu forma bat da,
Estatuaren aldaera bat.
Eta, horrenbestez, Estatu orok bezala, gizakien
gaineko biolentziaantolatua eta sistematikoa adierazten du. Hau, alde
batetik. Baina, bestetik, demokraziak herritarren arteko berdintasun
formalaren aitortza esan nahi du, denen eskubide
berdina Estatuaren egitura zehazteko eta gobernatzeko. Hau
loturik dago, aldi berean, demokrazia garapenaren maila jakin
batera iristean, lehenik eta behin, proletalgoa kohesionatzen
duenarekin, klase iraulzailea kapitalismoaren aurka, eta
Estatu burgesaren makinaria, baita Estatu burges errepublikarrarena
ere, armada iraunkorra, polizia eta burokrazia
suntsitzeko, birrintzeko, lurrazaletik garbitzeko eta makina
demokratikoago bategatik ordezkatzeko aukera ematen dionarekin;
baina oraindik estatu makina bat da, langile masa armatuen
forman, herri guztiak milizietan partehartzeko aurrerapauso
bezala.
Hemen “kantitatea kalitate” bihurtzen
da; demokrazia gradu
honek jada gizarte burgesaren markoa gainditzen du,
bereberregituraketa sozialistaren hasiera da. Benetan denek partehartzen
badute Estatuaren zuzendaritzan, kapitalismoa jada
ezin ahalko da mantendu. Eta, aldi berean, kapitalismoaren garapenak
premisak sortzen ditu Estatuaren gobernuan “denek”
benetan parte hartu ahal dezaten. Premisa hauen
artean analfabetismoaren
erabateko ezabaketa dago, herrialde kapitalista
aurreratuenek jada lortu dutena; Postaren, trenbideen, lantegi
handien, merkataritza handiaren, bankuen, etab.en, etab.en aparatu
zabal eta konplexu sozializatuak buruturiko milioika langileren
“diziplinaren heziketa eta irakaskuntza”.
Premisa ekonomiko hauek egonik, guztiz posiblea da berehala,
gauetik egunera, kapitalistak eta burokratak eraitsiondoren, langile armatuengatik, herri armatu guztiarengatik
ordezkatzera pasatzea, ekoizpena eta banaketa kontrolatzeko
lan handian, lana eta produktuak zenbatzeko lanean. (Kontrolaren
eta kontabilitatearen auzia ez da nahastu behar formakuntza
zientifikoa duen pertsonalaren auziarekin, ingeniariak,
agronomoak, etab.: jaun hauek gaur kapitalisten menpe
lan egiten dute eta oraindik hobeto lan egingo dute bihar, langile
armatuen menpe).
Kontabilitatea eta kontrola: hona hemen garrantzitsuena,
“puntuan jartzeko” eta gizarte komunistaren lehen
faseakongi funtzionatzeko behar dena. Bertan, hiritar guztiak Estatuaren
soldatapeko enplegatu bihurtzen dira, hauek langile
armatuak izanik. Herritar guztiak pasatzen dira herri guztiaren,
Estatuaren, “partzuergo” bakar baten enplegatu eta langile
izatera. Kontua lana berdin egitea, lanaren neurria ongi
behatuz, eta baliokideki irabaztea da. Kapitalismoak muturrerarte
sinplifikatu du honen kontabilitatea eta kontrola, ikuskatze
eta idazte eginkizun izugarri sinpleetara murriztuz, eskuragarriak
izanik irakurtzen eta idazten, lau erregela aritmetikoak
ezagutzen eta dagokion ordainagiriak zabaltzen dakien
edozeinentzat.
Herriaren gehiengoa bere kabuz eta toki guztietan kontabilitate
hau eramaten hasten denean, kapitalisten gainekogaineko kontrola (orduan enplegatu bihurtuko direla) eta bere
ohitura kapitalistak mantentzen dituzten jauntxo intelektualen
gaineko kontrola, benetan unibertsala, orokorra, herri guztiarena
izango da, eta inork ezingo du sahiestu, ez baita “ihesbide
posiblerik egongo”.
Gizarte guztia bulego bakar bat eta
fabrika bakar bat
izango da, lan berdinarekin eta soldata berdinarekin.eta esplotatzaileak eraitsi ondoren gizarte guztira zabalduko
duen diziplina “industrial” hau ez da, inondik inora, gure ideala
ezta gure azken helmuga ere, beharrezko maila bat baizik,
gizartea esplotazio kapitalistaren doilorkeriatik eta zitalkeriatik
erradikalki garbitzeko eta aurrera egiten jarraitzeko.
Gizarteko
kide guztiek, edo behintzat gehiengo ikaragarriak,
beren kabuz Estatua zuzentzen ikasi dutenean, auzi hauberen esku propioekin hartu dutenean, kapitalisten gutxiengo
ziztrinaren, ohitura kapitalistak mantentzen jarraitu nahi duten
jauntxoen eta kapitalismoak sakonki usteldu dituzten langileen
gaineko kontrola “puntuan” jarri dutenenan; une horretatik
aurrera desagertzen hasiko da orokorrean administrazio
ororen beharra. Zenbat eta demokrazia osatuagoa izan orduan
eta gertuago egongo da beharrezko izateari utziko dion
unea. Zenbat eta “Estatua” demokratikoagoa izan, langile armatuez
osatua eta “ez dela Estatu bat hitzaren zentzuan hertsian
izango”, orduan eta azkarrago hasiko da Estatu oro
iraungitzen.
Orduan, denek ikasi dutenean beren kabuz ekoizpen soziala
zuzentzen eta benetan denek
zuzentzen dutenean; denekikasi dutenean “kapitalismoaren tradizioetan jalgitako” alferren,
jauntxoen, alprojen kontaketa eta kontrola eramaten,
herritarren osotasunak buruturiko erregistro eta kontrol honi
ihes egitea ezinbestean hain harrigarria eta zaila bihurtuko
da, hain salbuespen arraroa izango da, eta seguraski hain zigor
azkar eta zorrotza eragingo du (langile armatuak jende
praktikoa baitira eta ez intelektualtxo sentiberak, eta nekez
utziko baitiote inori beraiekin jolasten), ezen giza bizikidetza
ororen arau sinple eta funtsezkoak behatzeko beharra oso azkar
ohitura bihurtuko dela.
Eta orduan, zabalik geratuko dira
alderik alde gizarte
komunistaren lehen fasetik bere fase gorenera eta, era
berean,Estatuaren erabateko iraungipenera pasatzeko ateak.
—LENIN, Estatua eta Iraultza,
5. atala, 4. puntua. Itzulpena EHS
(Itzulpena: F. Engels
Fundazioko Itzulpen Taldea)

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.