20120617

Engels: "behin matxinada abian dela, erabakitasun handienarekin ekin eta erasora jo behar da"


“Matxinada arte bat da, gerra edo beste edozein arte bezala, eta arau batzuei atxikitzen da, eta horiek zaintzen ez badira galbidera eramago du kontutan hartzen  ez dituen alderdia. […] Lehenengoa da ez dela inoiz jolastu behar matxinadarekin jolasaren ondorioetarako guztiz prest egon ezean. Matxinada neurri zehaztugabeko ekuazioa da, bere balioa egun bakoitzean alda daitekeena; aurkako indarrek antolakuntzaren, disziplinaren eta ohiko autoritatearen abantaila guztiak dituzte; indar handiagoekin aurka egin ezin bazaie porrota eta suntsipena jasoko da. Bigarrena da, behin matxinada abian dela, erabakitasun handienarekin ekin eta erasora jo behar dela. Defentsiban jartzea matxinada ororen heriotza da, etsaiaren aurrean indarrak neurtu aurretik porrot egiten duelako. Etsaia ezustean harrapatu behar da, bere indarrak sakabanatuak dauden bitartean, eta garaipen berriak prestatu, nahiz-eta txikiak izan, baina egunero; lehenengo garaipenaren gogoa goian eutsi; beti segurtasun gehien eskaintzen duen alderdiaren alde jartzen diren elementu dudatsuak erakarrarazi; etsaia atzera jotzen behartu indarrak biltzeko gai den baino lehenago; azken batean, Danton-en, sekula ezagutu den politika iraultzailearen maisurik handienaren hitzen arabera obratu: de l’audace, de l’audace, encore de l’audace!”

—Friedrich ENGELS,  Iraultza eta kontrairaultza Alemanian (1852)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.