![]() |
| Friedrich Engels |
Erdi Aroa oinarri primitibo batetik garatu zen. Antzinako
zibilizazioa, filosofia zaharrak, politika eta jurisprudentzia lurperatu zituen
gauza guztiak hasieratik bertatik berriro altxatzeko. Birrindutako Mundu zahar
horretatik hartu zuen gauza bakarra kristautasuna eta beren zibilizazio guztia
galduta zuten hiri erdi suntsitu apur batzuk izan zen. Ondorioz, garapenaren
atal goiztiar guztietan gertatu ohi den bezala, apaizen esku geratu zen
hezkuntza intelektualaren monopolioa, eta hezkuntzak berak funtsean izaera
teologikoa hartu zuen. Apaizen esku, politika eta jurisprudentzia, gainerako
zientzia guztiak bezala, teologiaren adarrak baino ez ziren eta honek dituen
printzipio berberak ezarri zitzaien. Elizaren dogmak, aldi berean, axioma politiko
bilakatu ziren; eta Bibliaren testuak legearen balioa jaso zuten edozein
epaitegiren aurrean. Legelarien estamentu berezia sortu zenean ere,
jurisprudentzia teologiaren zaintzapean egon zen denbora luzez. Eta teologiaren
nagusitasun hori jarduera intelektualaren arlo guztietan zen, aldi berean,
Elizak hartzen zuen lekuaren halabeharrezko ondorio, erregimen feudalaren
sintesi eta baiespen izatearen kausaz.
Bistan da, egoera horretan, feudalismoaren aurka adierazitako
edozein eraso orokor, eta bereziki Elizaren aurkako erasoak, doktrina
iraultzaile guztiak —sozialak eta politikoak—heresia teologiko bihurtzen zituela.
Ezarritak zeuden harreman sozialak erasotzeko beren aureola santua deusezteko
beharra zen.
Feudalismoaren aurkako oposizio iraultzailea Erdi Aro
guztian zehar agertu zen. Mistizismoaren, heresia nabarmenen edo altxamendu
armatuaren itxura hartzen du, garaiaren baldintzen arabera. […]
Hirietako heresia, Erdi Aroko benetako heresia ofizial,
apaizen aurka zuzenduta zegoen gehienbat, euren aberastasuna eta jarrera
politikoa erasotuz.


iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.