20120626

Engels:"Gizateria historian mugiarazten duen arrazoi erabakigarria berehalako bizitzaren produkzioa eta birprodukzioa da"

Friedrich Engels

Teoria materialistaren arabera, gizateria historian mugiarazten duen arrazoi funtsezko eta erabakigarria berehalako bizitzaren produkzioa eta birprodukzioa da. Aldi berean, bi eratakoa izan daiteke. Alde batetik, bizibideen produkzioa, jangaiak,  jantzia, bizilekua, eta hori lortzeko behar diren erramintak eskuratzeko behar den guztia. Eta bertzetik, gizakiaren beraren produkzioa, espeziearen ugalketa. Garai eta herrialde zehatz batean bizi diren gizakien instituzio sozialak estuki elkarloturik daude bi mota horietako produkzioarekin, alde batetik lanaren garapen mailarekin, eta bertzetik familiarenarekin. Lanak garapen maila apalagoa duen neurrian orduan eta mugatuagoa da bere produktuen kopurua, eta, ondorioz, gizartearen aberastasuna; eta are menpekoagoa da gizarte ordena odolkidetasun harremanekiko. Hala ere, familia-harremanetan oinarritutako gizartea desegitean, geroz eta produktibitate gehiago izaten du lanak, eta berarekin jabetza pribatua eta produktuen trukea garatzen dira, aberastasunen ezberdintasuna, bertzeen lan-eskua erabiltzeko aukera, eta ondorioz, klase antagonismoak: elementu sozial berriak, belaunaldiak igaro ahala, erregimen sozial zaharra baldintza berrietara egokitzen ahalegintzen dira, azkenik bien arteko bateraezintasunak errotiko iraultza bat eragiten duen arte.

—Friedrich ENGELS, Familiaren, jabetza pribatuaren eta estatuaren jatorria, (1884ko aitzinsolasa)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.