20120615

Trotsky: Herrien Europa utopia bat da menperakuntza burgesa suntsitu barik

Marx, Engels, Lenin, Trotsky

ARAZO NAZIONALA ETA GERRA INPERIALISTA
(Trotsky)

14)
Langileriarentzat bere  nazioa ez da axolarik ez duen zerbait. Alderantziz; hain zuzen ere historiak nazioaren patua bere eskuetan jartzen duelako, langileriak askatasunaren konkista eta independentzia nazionala inperialismoari entregatu nahi ez dizkiolako, honek nazioa “salbatzen” duelako bihar berriro arrisku izugarrien aurrean jartzeko, gutxiengo ziztrin esplotatzaile baten interesen arabera.

15)
Nahiz-eta nazioa bere garapenerako erabili, ez da lekurik, ez da txokorik Munduan, non kapitalismoak errotik irtenbiderik eman zionik arazo nazionalari. Versailles-eko Europaren mugak nazioen organismo biziaren gainean grabatu ziren. Europa kapitalista berriro banatzearen ideia, estatuen mugak muga nazionalekin bat etortzeko asmoz, utopiarik handiena da. Ez da gorbernurik bere lurralde eremuaren hazbete bakar bat ere baketsuki etsiko duenik. Gerra berri batek Europa berbanatuko du gerrak ezarriko duen maparen arabera, ez muga nazionalen arabera. Nazio autodeterminazio osoaren eta Europako herri guztien arteko elkarlan baketsuaren helburua kontinentearen batasun ekonomikoaren bidez lor daiteke soilik, behin menperakuntza burgesa deuseztu delarik. Europako estatu batuen aldarria ez dagokie soilik Balkanetako eta danubiar herriei, baizik-eta Alemaniako eta Frantziako herriei ere.

L. TROTSKY, ‘Gerra eta IV Internazional: Arazo nazionala eta gerra inperialista’

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.