20130615

BILDUren agente armatuak langile grebalarien aurka

Frentepopulismo en acción:

Izagirre (Bildur) donostiar poliziburua


Maiatzaren 30eko greba orokorrean Raxoiren txakurrak, Bartzinaren harkiak eta Urkulluren zipaioak ikusi genituen diktadura kapitalista zaintzen, baina baita Juan Karlos Izagirre Donostiako sheriffaren agente armatuak. Egun horretan agerian geratu zen euskal klase-kolaborazionisten hipokrisia: egun guztia “desarmeaz” eta “bakeaz” hitz egiten, ad nauseam, …baina langileria kalera ateratzen denean euren polizia armatuak errepresioaren eta indarkeriaren lehenengo lerroan jartzera bidaltzen dituzte langileriaren oinarrizko eskubideak erasotuz.

 
Policía comandada por Bildu ataca a los piketes en jornada de huelga general para
 protestar por los atentados capitalistas contra los derechos de la clase obrera.
...Baina ez al zeuden armen aurka gure erreformistak?

“Se habla de la responsabilidad que asume un ministro socialista en un ministerio burgués; ¿pero acaso vuestros funcionarios municipales electos no asumen responsabilidades? ¿Acaso no son parte del estado burgués?... Podría yo decir que el poder central puede suspender a un alcalde socialista, por socialista que sea, e inhabilitarlo para asumir el puesto por un año; podría decir que éste, en tanto que alcalde, necesariamente acepta administrar y hacer cumplir un gran número de leyes burguesas, y podría decirles que, si hay conflictos violentos en sus calles, también él se verá forzado, por temor a que se diga que el socialismo es saqueo y asesinato, a recurrir a la policía”.
 

—Jaurès “le Socialisme en débat” (1900eko azaroaren 26an)

Bilduk jarritako polizia-harresia.
Fronte popularrak kapitalismoaren abangoardia.
 


“Soilik zitalek eta tentelek pentsa dezakete proletalgoak lehendabizi gehiengoa irabazi behar duela burgesiaren uztarripean, soldatapeko esklabotzaren uztarripean egiten diren hauteskundeetan, eta ondoren boterea bereganatu. Hori da kirtenkeriaren eta hipokrisiaren gaindia; klase borroka eta iraultza ordezkatzea da erregimen zaharrarenpean, botere zaharrarenpean egindako hauteskundeen truke”

Lenin, “Italiar, frantziar eta alemaniar komunistei agurra”. 1919ko urriaren 10a

 

“Erreforma legegileak egitearen alde agertzen direnak, botere politikoaren konkistaren eta iraultza sozialaren bidearen ordez —eta horren aurka— errealitatean ez dute helburu berera doan bide lasaiago, ziurrago eta mantsoago bat hautatzen, helburu ezberdin bat baizik: gizarte berri baten ezarpenaren ordez, zaharraren aldaketa txepel (kuantitatibo) batzuk hautatzen dituzte.

Rosa LUXEMBURGErreforma edo iraultza?
 [liburua]

 

“Gobernu burges baten izaera ez du ezartzen bere kideen izaera pertsonalak, baizik-eta gizarte burgesean duen funtzio organikoak. Gaur egungo estatuaren  gobernua funtsean klase menperakuntzarako erakunde bat da, bere ohiko zeregina klasean oinarritutako estatuaren existentziarako baldintzetako bat delarik. Sozialista bat gobernuan sartuz gero, klase menperakuntza bere horretan jarraitzen du; gobernu burgesa ez da gobernu sozialista bihurtzen; aldiz, sozialista bat ministro burges bihurtzen da”

Róża LUKSEMBURG (Dreyfus afera eta Millerand kasua)

Bildu kapitalismoa

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.