 |
| Lenin eta Trotsky beste komunista batzuen artean |
MARXISMOAREN
AURKAKO ERASO ZENTRISTA BAT
(Lev Trotsky)
 |
| Trotsky |
[...] Guk, “ortodoxo” gaixoak,
oraindik uste dugu ez direla ideiak, klaseak baizik, gizartearen patua zehazten
dutena, ideia sozialak —Antonio Labriola italiar sozialista zaharrak esan
bezala— ez direla zerutik erortzen baizik-eta berehalakoak edo historikoak
diren klase interesak adierazten dituztela. Sozialismoaren “ideia”
proletalgoaren joera historikoaren adierazpen teorikoa da, gizarte kapitalistaren
garapen logikoarekin konbinatzen dena. Klasearen eta “ideiaren” arteko
harremana ez da mekanikoa, dialektikoa baizik. Klaseak ez du bere
esistentziaren kontzientzia hartzen errebelazio bidez; borroka zail bat burutu
behar du, batzutan proletalgoaren beraren barnean adierazten dena borroka baten
bitartez. Horrela, zure baimenarekin, zentrismoaren aurkako gure borroka
langile-klaseak bere burua ezagutzeko borrokaren parte oso inportantea da.
Ondorioz, saihestezina da proletalgoaren garapenaren prozesuan alderik
aurreratu, zuhur, eta ausartena kristalizatzea, elitea, benetako abangoardia. Eta
soilik horren laguntzaz, bere organorik garrantzitsuenarekin, lor dezake
proletalgoak bere eginkizun historikoa burutzea, hau da, boterea konkistatu eta
diktadura baten formaz mantendu antagonismo guztien ezabatzea lortu arte. Klasearen
eta bere abangoardiaren harremanak frogatzen du klase baten diktadura bat dela:
klasearen gehiengo zabalaren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke langile
estatua ezartzea. Nahiz-eta hori guztia halaxe izan, iraultza proletarioa
abangoardiaren bitartez aurrera eramateak proletalgoaren heterogeneotasunaren
froga da, historian gertatu bezala. Marx ez zen abstrakzio hutsetan oinarritzen
(“klasea”, “sozialismoa”) baizik-eta errealitate historikoetan, beren harreman
errealetan eta elkarren artean dituzten efektuetan.
Beste klase batzuetatik
desertatu dutenek diktaduran parte hartzeak materia sozial bizi baten aurrean
gaudela esan nahi du, zeinean klase batzuk beste batzuekin nahastu eta elkarren
artean eragiten diren, laborategi bateko konpartimentuetan ez bezala, non
prestakin bakoitzak ontzi eta errotulu zehatz bat duen. Hain zuzen ere, klaseen
paper historikoaren izaera determinantea da klase aurrerakoiari gainontzeko
klaseetako elementu hoberenak berarengana erakartzea ahalbidetzen diona. Hori
dela-eta klaseei buruzko teoria baliogabe eta hutsaltzat jotzea, [Jacques] de
Kadt-ek egiten duen eran, grabitatearen legea ukatzearen antzeko da globo batek
gora hegan egiten duelako, eta ez behera. […]
—Lev TROTSKY (The Militant, 1934ko martxoaren 16an)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.