20121114
Eskirolak GARA (...-manipulados de papel)
20121113
Trotsky: Zergatik daude marxistak terrorismo indibidualaren aurka?
![]() |
| Terrore gorria Errusian: Milizia proletarioa |
![]() |
| Irlandako gatazka |
Gure klase etsaiak gure terrorismoaz kexu izan ohi dira. Hori nola ulertzen duten ez dago oso argi. Klase etsaiaren aurkako proletalgoaren edozein ekintza terroristatzat jo nahiko lukete. Beraien ustez grebak jarduera terrorista inportanteenak dira. Greba mehatxu bat, piketeen antolakuntza, patroi esklabista bat boikotatzea, gurekin militatu duen traidore bat moralki boikotatzea —hori guztia terrorismoa omen da. Klase etsaia kaltetzen edo ikaratzen duen edozein ekintza horrela kontsideratzen badugu, orduan, noski, klase borroka guztia terrorismoa baino ez da. Eta orduan bakarrik faltako litzateke jakitea politikari burgesek beren sumindura eta negar morala uholdeka isurtzeko eskubidea duten jakinda bereien Estatua, beraien legeak, beraien polizia eta beraien armada terrore kapitalista erabiltzeko aparatu bat besterik ez dela!
![]() |
| Trotsky: Terrore iraultzailearen antolatzailea |
Hitz hori zentzu zehatzean hartuz gero, langileek makinak hondatzea, adibidez, terrorismoa izango litzateke. Enpresaburu bat hiltzea, lantegi bati su ematearen mehatxua edo bere jabea hiltzearen mehatxua, gobernuko ministro bat, pistola eskuan, hiltzen saiatzea —ekintza horiek berez jarduera terroristak dira bere zentzu oso eta errealean. Dena den, nazioarteko sozialdemokraziaren [marxisten] benetako izaeraren ezagutza duenak jakin beharko luke beti, erarik tinkoenean, terrorismo mota hori arbuiatu dela.
Zergatik?
Terrorismoa egitea greba mehatxu baten bidez, edo greba bat antolatzea, industria-sektoreko langileek soilik egin dezaketen zerbait da. Greba baten esanahi soziala zuzenean bi faktoreren menpe dago. Lehenengoa: Eragiten dion enpresaren edo industria-adarraren inportantzia. Bigarrena: Parte hartzen duten langileen antolakuntza maila, diziplina eta borrokarako gogoa. Horrek bai greba politikoetarako bai greba ekonomikoetarako hartu behar da kontuan. Gaur egungo gizartean proletalgoak duen eginkizun produktibotik zuzenean ondorioztatzen den borroka bidea da. […]
—L. TROTSKY,
Zergatik daude marxistak terrorismo
indibidualaren aurka? (1911ko azaroa, Der
Kampf)
![]() |
| Irlandako ICA (Arm Cathartha na hÉireann), milizia sindikala |
![]() |
| Cánovas del Castillo esklabistaren aurkako atentatu anarkista Euskal Herrian |
![]() |
| FLNC (Fronte di Liberazione Naziunale Corsu) korsikar nazionalistak |
20121111
Lenin: Indartsuak zaretenean 'gizartea' zuen alde dago
![]() |
| Trotsky, Lenin, Kamenev |
Liberalek (eta likidadoreek) honako hau esaten diete
langileei: «indartsuak
zarete “gizartea” zuen alde dagoenean» ; marxistak beste era batean hitz egiten die: «indartsuak
zaretenean “gizartea” zuen alde dago». Gizartetzat ulertu behar da kasu horretan
populazioaren sektore domokratiko ezberdinak, burgesia-txikia, nekazariak, langileekin
harreman zuzena duten intelektualak, bulegoko enplegatuak, eta abar.
—Lenin, Greba ekonomikoak eta greba politikoak (1912)
Los liberales (y los
liquidadores) dicen a los obreros: “sois fuertes
cuando teneis la simpatía de la ‘sociedad’”; el
marxista les habla de otra manera:
“la ‘sociedad’ os tiene simpatía cuando sois fuertes”. Por
sociedad hay que entender en este caso todos los
distintos sectores democráticos de la población, la
pequeña burguesía, los campesinos, los intelectuales
que tienen contacto directo con los obreros,
los empleados de oficina, etc.
![]() |
| Lenin |
—Lenin, Huelgas economicas y huelgas politicas (1912)
20121109
Zer dela-eta ez du azaroak 14ko grebarekin bat egiten ELA eta LABeko burokraziak?
Azaroaren 14an denok greba orokor internazionalera!
Egur gehiago klase borrokaren sua bizitzeko!
Sektarismo nazionalistaren aurka, internazionalismo leninistaren alde!
Herrialde guztietako proletarioak, elkar zaitezte!
![]() |
| ¡A las mariscadas! |
![]() |
| Iberiar proletarioen barrikadak! |
20121106
La amenaza nuclear está en la Korea capitalista (y en sus amos inperialistas)
|
Ordenan clausura de dos reactores nucleares en Surcorea |
| 05 de noviembre de 2012, 10:27Seúl, nov 5 (PL) El Gobierno [capitalista] surcoreano ordenó el cierre inmediato de dos reactores nucleares para reemplazar piezas falsificadas y anunció una posible escasez de energía sin precedentes en el país. La información fue suministrada a los medios de prensa por el Ministerio de Economía y comprende a los reactores de la planta nuclear de Yeonggwang, en la provincia de Jeolla, en el suroeste. Según la declaración una buena parte de las partes defectuosas y sin garantías son de uso general, como fusibles e interruptores y no están directamente vinculadas a la operacón de los reactores. Corea del Sur tienen en funcionameinto 23 reactores que aportan el 35 por ciento de la energía eléctrica de la nación y el anunciado cierre limitaría el suministro, algo que nunca ocurrió antes, precisó el ministerio. http://www.prensa-latina.cu/index.php?option=com_content&task=view&idioma=1&id=677371&Itemid=1 |
Finlandiar Gerra Zibilaren irudiak
Imágenes de la Guerra Civil finlandesa
Irudien iturria: http://www.ethesis.net/finland/swf/start_here.html
![]() |
| Errepresio antikomunista Helsinkin Represion anticomunista en helsinki |
![]() |
| Finlandiar Guardia Gorria (Punakaarti) Guardia Roja finlandesa (Punakaarti) |
![]() |
| Kontrairaultzaileek atxilotutako gorriak Rojos detenidos por contrarrevolucionarios |
![]() |
| Kontrairaultzaileen atxiloketa esparrua: 10.000 atxilotu gorri Tamperen Campo de detencion contrarrevolucionario: 10.000 rojos detenidos en Tampere |
![]() |
| Komunista erailak Gerra Zibilean Comunistas asesinads en la Gerra Civil |
![]() |
| Iraultzaile eroriak, tartean gizonez jantzitako emakumeak Revolucionarias/os caidas/os, entre ellos mujeres con ropas masculinas |
Lenin: Proletalgoaren eginkizun zehatzak berehalako etorkizunean
![]() |
| Lenin eta Trotsky boltxebikeak |
8.-
Proletalgoaren eginkizun zehatzak berehalako etorkizunean
Iraultza sozialista etorkizunik
hurbilenean has daiteke. Kasu horretan, proletalgoak aurrean izanen du
Boterearen konkistaren, bankuen desjabetzearen eta beste neurri diktatorialen egikaritzearen
berehalaxeko eginkizuna. Burgesia —eta modu berezi batean fabianoen eta
kautskiarren erako intelektualek— une horretan iraultza geldiarazten eta
oztopatzen saiatuko da, helburu demokratikoak, mugatuak, ezarriz. Aldarrikapen
demokratiko huts guztiek —proletalgoak Botere burgesaren oinarriak erasotzen
hasi ondorengo egoeran—iraultza, zentzu batean, oztopatzeko balio dezakete;
baina herri zapaldu guztien askatasuna aldarrikatzea eta egikaritzea (hots, euren
autodeterminazio eskubidea) hain premiazkoa izanen da iraultza sozialistan nola
izan zen iraultza demokratiko-burgesaren garaipenean, adibidez, Alemanian
1848an, edo Errusian 1905ean.
Halere, iraultza sozialista hasten
denerako bortz, hamar edo urte gehiago igaro daitezke. Beraz, egin beharreko
lana masen heziketa iraultzailea izanen da, era batean non alderdi proletarioaren
barnean sozialista-chauvinistarik eta oportunistarik egotea, edo euren 1914-1916koaren
antzeko garaipenik erdiestea, ezinezkoa izanen den. Sozialistek azaldu beharko
dute sozialista ingelesek (kolonietako eta Irlandako banatze askatasuna aldarrikatzen
ez dutenek), alemaniar sozialistek (kolonien, alsaziarren, daniarren eta
poloniarren banatze askatasuna aldarrikatzen ez dutenek eta ez dutenek
berehalako propaganda iraultzailea eta masen ekintza iraultzailea nazio
zapalkuntzaren aurkako borrokaren alorrera hedatzen, ez dutenek Saverne-ko
aferaren antzeko gertakizunik profitatzen nazio zapaltzailearen proletalgoaren
artean propaganda ilegal zabalenerako, kale-agerraldiak eta masen ekitaldi
iraultzaileak antolatzeko), errusiar sozialistek (finlandiar, poloniar,
ukrainiar eta abarren banatze askatasuna aldarrikatzen ez dutenek),
chauvinisten gisako jarrera dutela, monarkia inperialisten eta burgesia
inperialistaren odolez eta lokatzez zikindutako lekaioen gisakoa.
—Lenin, Iraultza sozialista eta nazioen
autodeterminazio eskubidea (1916)
![]() |
| "Komunismoa", iraultzaileen pankarta |
![]() |
| Finlandiar Gerra Zibila: Eroritako iraultzaileen gorpuak. Boltxebikeek, internazionalista gisa, finlandiar independentzia defendatu zuten, baita haien gerra iraultzailea ere. |
20121103
When Johnny Comes Marching Home
WHEN JOHNNY [John Brown] COMES MARCHING HOME
(Mitch Miller)
When Johnny comes marching home again,
Hurrah! Hurrah!
We'll give him a hearty welcome then,
Hurrah! Hurrah!
Oh, the men will cheer the boys will shout
The ladies they will all turn out,
And we'll all feel gay
When Johnny comes marching home.
And we'll all feel gay
When Johnny comes marching home.
The old church bell will peal with joy
Hurrah! Hurrah!
To welcome home our darling boy,
Hurrah! Hurrah!
The village lads and lassies say
With roses they will strew the way,
And we'll all feel gay
When Johnny comes marching home.
Get ready for the Jubilee,
Hurrah! Hurrah!
We'll give the hero three times three,
Hurrah! Hurrah!
Well, the laurel wreath is ready now
To place upon his loyal brow,
And we'll all feel gay
When Johnny comes marching home.
And we'll all feel gay
When Johnny comes marching home.
Lenin: Sozialxobinismoa eta nazioen autodeterminazioa
7.-
Sozialchauvinismoa eta nazioen autodeterminazioa
Aro inperialistak eta 1914-1916ko gerrak
eragin dute chauvinismoaren eta nazionalismoaren aurka borrokatzearen eginkizuna
benetako inportantzia izatea. Autodeterminazioaren auzian bi ñabardura nagusi bereizten
dira sozialchauvinisten artean, hau da, oportunisten eta kautskiarren artean; “sorterriaren
defentsa” kontzeptua erabiltzen dutelarik gerra inperialista atzerakoia
edertzeko.
Alde batetik, burgesiaren zerbitzari aski
aitortuak ikusten ditugu, anexioak defendatzen dituztenak inperialismoa eta
kontzentrazio politikoa aurrerakoiak direla argudiatuz, eta autodeterminazio
eskubidea uko eginez, ustez utopikoa dena, ameskeriazkoa, burges-txikia eta
abar. Horien artean Cunow, Parvus eta Alemaniako ultraoportunistak topatzen
dira, fabianoen zati bat eta Ingalaterrako buruzagi sindikalak, Errusiako
oportunistak: Semkovsky, Liebman, Iurkevitx eta abar.
Bestalde, kautskiarrak ditugu, hauen
artean Vandervelde, Renaudel eta Ingalaterrako eta Frantziako bakezale asko
aurkitzen direlarik. Aurretik aipatu ditugunekin elkartzearen alde daude, eta
praktikan erabat egiten dute bat haiekin, autodeterminazio eskubidea modu
erretoriko soil eta hipokrita batean bakarrik defendatzean: “gehiegizkoa” (zu viel verlangt: Kautsky, Neue Zeit-en, 1915eko maiatzaren 21ean)
iruditzen zaie bereizketa politikorako askatasunaren aldarrikapena, nazio
zapaltzaileetako sozialisten taktika iraultzailearen beharra ez dute babesten,
alderantziz, hauen betebehar iraultzaileak ezkutatzen dituzte, hauen
oportunismoa justifikatzen dute, hauek herria engainatzea errazten dute, euren
eskubideez gabetu dituzten nazioak bere agintepean indarrez atxiloturik dituen
Estatu baten mugen arazoa saihesten dute, etab.
Bai batzuk nola besteak marxismoa
prostituitzen duten oportunistak dira, Marxek Irlandaren kasurako azaldu zuen
taktikaren esangura teorikoa eta premiatasun praktikoa ulertzeko gaitasun osoa
erabat galdu dutelarik.
Zehazki anexioei dagokienean, arazo
honek gaurkotasun berezia hartu zuen gerra zela-eta. Baina zer da anexio bat?
Erraza da iragartzea anexioen aurkako protesta, edo nazioen autodeterminazioaren
onarpenean laburbiltzen dela edota fraseologia bakezale batean oinarritzen
dela, statu quoa defendatuz eta indarkeria orori aurka eginez, baita
iraultzaileari ere. Halako fraseologia funtsean faltsua eta bateraezina da
marxismoarekin
—Lenin, Iraultza sozialista eta nazioen autodeterminazio eskubidea (1916)
20121102
Lenin: Hiru motako herrialde, autodeterminazio eskubideari dagokionez
![]() |
| Trotsky eta Lenin |
6.- Hiru motako herrialde, autodeterminazio
eskubideari dagokionez
Horri
buruz beharrezkoa da hiru multzo nagusi bereiztea herrialdeen artean:
Lehendabizi,
Europa mendebaldeko eta Estatu Batuetako herrialde kapitalista aurreratuak.
Horietan duela denbora asko bukatu ziren mugimendu nazional
burges-aurrerakoiak. Nazio “handi” horietako bakoitzak beste batzuk zapaltzen
ditu kolonietan eta herrialdearen barnean. Nazio menperatzaileetako
proletalgoaren zereginak XIX. mendean Ingalaterrako proletalgoak Irlandarekiko
izan zituenaren berdinak dira.(*)
Bigarrenik,
Europako ekialdea: Austria, Balkanak, eta bereziki Errusia. Horietan XX.
mendeak garapen berezi bat eragin zuen mugimendu nazional
demokratiko-burgesetan, eta borroka nazionala areagotu zuen. Herrialde
horietako proletalgoaren zereginak, bai eraldaketa demokratiko-burgesaren
burutzeari, bai beste herrialde batzuetan iraultza sozialistaren aldeko
laguntzari dagokionez, ezin dira gauzatu nazioen autodeterminazio eskubidea
defendatu gabe. Hor, hain zuzen ere, lanik zailena baina inportanteena da nazio
zapaltzaileen eta zapalduetako langileen klase borroka bateratzea.
Hirugarrenik,
herrialde semikolonialak, Txina, Persia, Turkia eta kolonia guztiak; orotara
1.000 milioi biztanle inguru. Hor, mugimendu demokratiko-burgesak, alde batetik
bere hastapenean dira eta bestetik beren bukaeratik urrun. Sozialistek
aldarrikatu behar dute, ez soilik indemnizaziorik gabeko baldintzagabeko eta
berehalako emantzipazioa kolonientzako —aldarrikapen horrek, bere adierazpide
politikoan, autodeterminazio eskubidearen aitortza esan nahi du—; sozialistek
erarik tinkoenean babestu behar dituzte herrialde horietako nazio askapenerako
mugimendu demokratiko-burgesetako elementurik iraultzaileenak eta euren
matxinada sostengatu —eta hala gertatuz gero, euren gerra iraultzailea ere—
potentzia inperialista zapaltzaileen aurka.
(*) Leninen oin-oharra ez da sartu itzulpen honetan
—LENIN, Iraultza sozialista eta nazioen autodeterminazio
eskubidea (1916ko urtarril-otsailean idatzia)
![]() |
| Balkanetan komunistek Jugoslaviar Errepublika Federal Sozialista ezarri zuten alemaniar inperialistak eta balkanetako kontrairaultzaileak jipoitu ostean |
![]() |
| 1949ko iraultza sozialak ahalbideratu du Txina Popularrak bere egoera koloniala atzean uztea, japoniar inperialistak eta KMTko txinatar nazionalistak garaituz |
20121031
Karl Marxen aipua Etengabeko Iraultzari buruz
![]() |
| Marx |
Guretzat auzia ez da jabetza
pribatua erreformatzea, baizik-eta abolitzea; ez da klase antagonismoak arintzea,
baizik-eta klaseak abolitzea; ez da gaur egungo gizartea hobetzea, baizik-eta
berri bat sortzea. […]
[Proletarioek] beren klase
interesen kontzientzia izan beharko dute eta alderdi independente baten jarrera
hartu. Ez dira beren independentzia proletarioaren ildotik urrundu behar
burgesia-txiki demokratikoaren hipokrisiagatik. Bere borroka deiadarra honako
hau behar du izan: “Etengabeko iraultza”.
—Karl Marx, Liga Komunistaren Komite Zentraleko zirkularra (Londres, 1850eko
martxoa)
Ainhoa Etxaide eskirola! Azaroak 14 denok grebara! Jo eta ke!
La camarilla burocratica de LAB (Langile Abertzaleen Batzordeak), atada de pies y manos al frente popular EH Bildu, anuncia que hará de rompehuelgas y eskirola en la huelga general del 14 de noviembre. El sindicato encabezado por la pactista Ainhoa Etxaide traiciona, así, la lucha obrera conjunta del proletariado catalán, galego, portugués, vasco y español.
LAB atada del frente popular Bildu:
¿Participar en las instituciones capitalistas del regimen español? ...Sí!
¿Participar en la lucha obrera internacional contra los capitalistas? ...No!
Hona hemen Martin Garitano ADEGI patronalaren egoitzan:
Espainiar langileak gure anai-arrebak dira
Euskal kapitalistak gure etsairik arriskutsuenak
Kapitalismo baskongadoa kudeatzeko bi hautagai: Urkullu eta Mintegi:
Errekondo eskirola galtzak jaisten Borboiaren aurrean:
Euskal Errepublika Sozialistaren bidean
14an greba orokorra!
20121028
Erregimenaren mendeku politika Arantza Díaz preso politikoaren aurka
Arantza Díaz Villar, en la
cárcel de ESTREMERA
Tras ser agredida, ahora es redispersada aún más lejos
Ayer sábado 27, la presa política comunista vasca sufrió un traslado desde la cárcel de Ávila a la de Madrid VII.
Ya le avisaron -tras ser brutalmente agredida por un presa común provocadora el 25 de agosto- e interponer denuncia "esto te puede costar un traslado". Y así ha sido. Castigo para ella.
Estaba preocupada con esa situación, pues se le ha ido al garete la consulta con el especialista en el Hospital de Ávila de la lesión de rodilla que sufre desde hace años, tras tener realizado el TAC, otras pruebas y tener pendiente para noviembre la consulta de resultados. Así que su abogado mandó faxes urgentes para que la dejarían tener la consulta de noviembre, a la cárcel, a IIPP... Como si llueve. Castigo a la Justicia con mayúsculas, una vez más.
Desde su ciudad, sus amigxs tendrán que realizar 840 km. para poder visitarla. Castigo para familiares y amigos.
Escríbela:
Arantza Díaz Villar
C.P. Madrid VII - Estremera
Ctra. M-241. km 5.750
28595 Estremera (MADRID)
---------------------------------
Iturria: http://www.presos.org.es/
Tras ser agredida, ahora es redispersada aún más lejos
Ayer sábado 27, la presa política comunista vasca sufrió un traslado desde la cárcel de Ávila a la de Madrid VII.
Ya le avisaron -tras ser brutalmente agredida por un presa común provocadora el 25 de agosto- e interponer denuncia "esto te puede costar un traslado". Y así ha sido. Castigo para ella.
Estaba preocupada con esa situación, pues se le ha ido al garete la consulta con el especialista en el Hospital de Ávila de la lesión de rodilla que sufre desde hace años, tras tener realizado el TAC, otras pruebas y tener pendiente para noviembre la consulta de resultados. Así que su abogado mandó faxes urgentes para que la dejarían tener la consulta de noviembre, a la cárcel, a IIPP... Como si llueve. Castigo a la Justicia con mayúsculas, una vez más.
Desde su ciudad, sus amigxs tendrán que realizar 840 km. para poder visitarla. Castigo para familiares y amigos.
Escríbela:
Arantza Díaz Villar
C.P. Madrid VII - Estremera
Ctra. M-241. km 5.750
28595 Estremera (MADRID)
---------------------------------
Iturria: http://www.presos.org.es/
Amnistia y punto! / Amnistia eta kitto!
Lenin: Marxismoa eta proudhonismoa auzi nazionalean
Lenin:
Marxismoa
eta proudhonismoa auzi nazionalean
Demokrata burgestxikiek ez bezala,
Marxek aldarrikapen demokratiko guztietan salbuespenik gabe ikusten zuen, ez
gertakari absolutu bat, baizik-eta herri masen borrokaren adierazpide historiko
bat, burgesiak zuzendurikoa feudalismoaren aurka. Ez dago horien artean
aldarrikapen bakar bat ere ezin izango litzatekeena erabili, eta zenbait egoeretan
erabilia izan ez dena, burgesiak langileak engainatzeko. Zentzu horretan
demokrazia politikoaren aldarrikapen bat azpimarratzea, hau da, nazioen
autodeterminazio eskubidea, gainontzekoei kontrajartzeko, ikuspuntu teorikotik
guztiz faltsua da. Praktikan, proletalgoak bere independentzia politikoa
mantendu dezake soilik aldarrikapen demokratiko guztien aldeko borroka —
errepublikarena baztertu gabe— burgesia boteretik kentzearen aldeko borrokaren
menpe jarriz.
Bestalde, proudhonzaleek ez bezala, auzi
nazionala “ukatzen” dutenek “iraultza sozialaren izenean”, Marxek, herrialde
aurreratuetako proletalgoaren klase borrokaren interesak gehienbat kontuan harturik,
internazionalismoaren eta sozialismoaren funtsezko printzipioak nabarmentzen
zituen lehen mailan: Beste herri batzuk zapaltzen dituen herria ezin da askea
izan. Hain zuzen ere alemaniar langileen mugimendu iraultzailearen
ikuspuntutik, Marxek eskatzen zion 1848an Alemaniako demokrazia garaileari
alemanek zapaldutako herrien askatasuna aldarrikatzea eta gauzatzea. Hain zuzen
ere langile ingelesen mugimendu iraultzailearen ikuspuntutik, Marxek eskatzen zuen
1869an Irlanda Ingalaterratik askatzea, honako hau erantsiz: “nahiz-eta askatu ondoren
federaziora heldu”. Soilik aldarrikapen hori eginez hezitzen zituen Marxek benetan
langile ingelesak jarrera internazionalista batean. Soilik era horretan arazo
historiko horren irtenbide iraultzailea kontrajarri ahal izan zuen oportunisten
aurrean, erreformismo burgesaren aurrean, gaurdaino, mende erdi beranduago,
irlandar “erreforma” burutu ez duena. Soilik era horretan defendatu ahal izan
zuen Marxek —kapitalaren apologisten, nazio txikien sezesio-askatasunaren
izaera utopiko eta eginezinaz, eta kontzentrazioaren izaera aurrerakoiaz (bai
politiko bai ekonomikoaz) orro egiten
dutenen aurrean— kontzentrazio horren izaera aurrerakoia modu ez inperialista
baten bidez, eta nazioen elkarren arteko hurbiltzea, ez indarraren bitartez, baizik-eta
herrialde guztietako proletarioen bategite librearen bitartez. Soilik era
horretan kontrajarri ahal izan zuen Marxek —arazo nazionalen irtebidearen
alorrean baita ere— masen ekintza iraultzailea nazioen arteko eskubide
berdintasunaren eta autodeterminazioaren aldarrikapenen aitortza erretorikoen
eta sarri itxurakeriz egindakoen aurrean. 1914-1916ko gerra inperialistak eta itxurakeri
oportunistaren eta kautskiarraren Augias-en zalditegiek, gerra honek agerian
utzi dituenak, Marxen politikaren zuzentasunaren baieztapen nabarmena dira,
zeina erakusbide izan behar duen herrialde aurreratu guztientzat, horietako
bakoitzak beste nazio batzuk zapaltzen dituelako gaur egun.
20121027
Graffiti comunista
“Prolétaires de tous les pays, unissez-vous!”
Azaroaren 14ean greba orokor internazionala!
14 de novembre, vaga general internacional
14 de novembro, folga xeral internacional
14 de noviembre, huelga general internacional
14 de novembro, greve geral internacional
"No alle politiche imperialiste del governo Monti - Giù le mani dalla Siria"
"Montiren gobernuaren politika inperialistei ez
Atera itzazue eskuak Siriatik"
(Erroma, 2012ko urrian)
(Erroma, 2012ko urrian)
20121025
'Historia de Roma' (S.I. Kovaliov)
‘Historia de Roma’
de Sergei Ivanovich Kovaliov es un excelente libro, escrito
desde un punto de vista marxista, materialista, sobre la historia de la antigua Roma: Lucha de
clases entre patricios y plebeyos, el movimiento revolucionario, la formación
de la república aristocratica, el esclavismo, la rebelión de Espartaco, el
surgimiento del cristianismo, etc.
“Obra cumbre del célebre historiador
soviético S. I. Kovaliov, el presente libro, prologado, anotado y actualizado
por Domingo Plácido, supuso una auténtica apertura en los estudios sobre el
mundo clásico. Su ambicioso enfoque permite construir una obra monumental,
erudita y amena, que no deja ningún aspecto sin tratar. Así, el lector accede a
la totalidad del la historia de la Monarquía, la República y el Imperio romano,
así como a las transformaciones políticas, económicas y sociales que a lo largo
de casi un milenio configuraron la historia de Occidente.” (Akal)
Paul Lafargue
![]() |
| "Es lebe die weltrevolution der proletarier" Soviet Batasunean. Hantxe ezarri zen langileen kontseiluen demokrazia iraultzailearen estatu internazionala |
"[Demokrazia burgesa] gobernu sistema mota bat da non herriak gobernatzen duelaren irudipena izaten duen, baina, errealitatean, benetako boterea burgesiaren esku aurkitzen da —eta ez burgesia osoaren esku, baizik-eta klase horren sektore jakin batzuetan soilik"
—Paul Lafargue
20121022
"Emakume, parte hartu sovietetarako hauteskundeetan!"
Dictadura del proletariado vs. Parlamentarismo borbónico
"Mujer, participa en las elecciones a los soviets!" (R.S.S. de Uzbekistan? URSS, década 1920)
http://www.icl-fi.org/espanol/spe/34/rusa.html
http://www.icl-fi.org/english/womendrev/oldsite/BOL-EAST.HTM
"Mujer, participa en las elecciones a los soviets!" (R.S.S. de Uzbekistan? URSS, década 1920)
![]() |
| Poster sovietico |
![]() |
| Boltxebikeek Errusiar kolonialismoa suntsitu eta Asia sovietarreko emakumeak askatu zituzten. Inperialistek Afganistan zapaltzen jarraitzen dute. |
http://www.icl-fi.org/english/womendrev/oldsite/BOL-EAST.HTM
Lenin krisiari buruz
“Krisiek frogatzen dute langileen borroka ezin
dela mugatu kapitalistek emandako kontzesio partzialak lortzera…zeren, cracka gertatzen denean, kapitalistek ez dizkiete
langileei konkistatutako eskubideak kenduko soilik. Eta ezinbestean horrelaxe izaten
jarraituko du proletalgo sozialistaren
armadek kapitalaren eta jabetza pribatuaren menperatzea suntsitu arte”
—V.I.Lenin
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)






























.jpg)

















